«Enpresaren neurriko baldintzak» eskatu dituzte KSB-Itur-eko langileek

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko uztailaren 5a

Protesta egin zuen atzo goizean goiz KSB-Itur-eko zenbait langilek enpresa atarian, Espainiako lan erreforma bere horretan aplikatu beharrean, «enpresaren neurrira» egokitu dezaten eskatzeko. KSB-Itur hitzarmena orain zihoen pankartari eutsiz, elkarretaratzea egin zuten hamar bat beharginek 07:45etik aurrera. Pasa den abenduan hainbat eskaera egin zioten zuzendaritzari, enpresara egokitutako lan hitzarmen bat lortze aldera. «Uztaila iritsi da, eta ez dute erantzun ere egin. Jarrera itxia dute. Ez daude negoziatzeko prest», nabarmendu du langile batzordeko kide Jose Ignacio Peñak. «Ez du auziaz hitz ere egin nahi». Akordiorik lortu ezean, 2013ko maiatzetik aurrera Espainiako erreforma berria aplikatu ahalko dute Zarauzko enpresan, beste hainbatetan bezala. Baldintza eskasak Langileok «orain arteko lan baldintzak» mantentzea nahi dute. «Espainiako erreforma martxan jarriz gero, langileen baldintzak okertu egingo dira, eta orain arte borroka eginez lortu duguna murriztuko digute», dio Peñak. Haren kide Eneko Quintanak nabarmendu du lan ordutegiak areagotuko direla aipatu lan erreforma ezartzea erabakitzen badute. «Paradoxikoa da hori: lan gutxiago izanda, nola gehituko dituzte lan orduak? Horrek kaleratze gehiago ekarriko du, eta, ondorioz, langabezia tasa hazi egingo da». Horrez gain, soldatetan ere eragingo du, besteak beste. «Espainian Euskal Herrian baino baldintza eskasagoak dituzte langileek. Horiek hemen indarrean jarriz gero, ezinezkoa izango da bertako bizi mailari eustea», azaldu du [...]

KSB-n protesta

Langile talde bat protestan, KSB-Itur enpresaren sarreran, Zarautzen, atzo goizean (Argazkilaria: Amaia Ventas)

Protesta egin zuen atzo goizean goiz KSB-Itur-eko zenbait langilek enpresa atarian, Espainiako lan erreforma bere horretan aplikatu beharrean, «enpresaren neurrira» egokitu dezaten eskatzeko. KSB-Itur hitzarmena orain zihoen pankartari eutsiz, elkarretaratzea egin zuten hamar bat beharginek 07:45etik aurrera.

Pasa den abenduan hainbat eskaera egin zioten zuzendaritzari, enpresara egokitutako lan hitzarmen bat lortze aldera. «Uztaila iritsi da, eta ez dute erantzun ere egin. Jarrera itxia dute. Ez daude negoziatzeko prest», nabarmendu du langile batzordeko kide Jose Ignacio Peñak. «Ez du auziaz hitz ere egin nahi». Akordiorik lortu ezean, 2013ko maiatzetik aurrera Espainiako erreforma berria aplikatu ahalko dute Zarauzko enpresan, beste hainbatetan bezala.

Baldintza eskasak
Langileok «orain arteko lan baldintzak» mantentzea nahi dute. «Espainiako erreforma martxan jarriz gero, langileen baldintzak okertu egingo dira, eta orain arte borroka eginez lortu duguna murriztuko digute», dio Peñak.

Haren kide Eneko Quintanak nabarmendu du lan ordutegiak areagotuko direla aipatu lan erreforma ezartzea erabakitzen badute. «Paradoxikoa da hori: lan gutxiago izanda, nola gehituko dituzte lan orduak? Horrek kaleratze gehiago ekarriko du, eta, ondorioz, langabezia tasa hazi egingo da».

Horrez gain, soldatetan ere eragingo du, besteak beste. «Espainian Euskal Herrian baino baldintza eskasagoak dituzte langileek. Horiek hemen indarrean jarriz gero, ezinezkoa izango da bertako bizi mailari eustea», azaldu du Peñak. «Langileengan eragin zuzena izango du horrek, baldin eta beren eskubideen alde borrokatzen ez badute».

Hori dela eta, enpresak erantzuten ez badu, «orain artean bezala» jarraituko dutela nabarmendu dute, «baldintza egokien alde borrokan», alegia. Hala ere, hitz egiteko eta ados jartzeko «beti prest» daudela gogoratu dute.

Urtebetera mugatu
Quintanaren arabera, enpresaren lan hitzarmen propioak indarrean beharko luke 2014ko otsaila bitartean, behinik behin. «Lan erreforma berriarekin, ordea, 2013ko maiatzera murriztu dute epe hori». Metalgintza sektoreko enpresako langileek maiatza arteko epea dute, beraz, enpresaburuekin akordio batera iristeko, data horretan hasi baitaitezke  Espainiako lan erreforma aplikatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide