Zarauzko enbata traineruarekin lehiatuko den arraunlari taldea aurkeztu berri dute. KAE1eko lehia bihar hasiko dutela gogorarazi du Edu Mugertzak, ZAEko lehendakariak. “Gogor egin beharko dugu borroka”, gehitu du. Antton Illarramendi ere izan dute gogoan, ez baita ekitaldian izan, eta bere seme Ekhi Illarramendik jaso du oroigarria, egindako lanaren omenezkoa, lehendakariaren eskutik.
Montetxio abesbatzak eta txistulariek girotu dute ekitaldia.
Hegoi Intxauspe da entrenatzailea, iaz bezala. Eta Gaizka Garmendia eta Iraitz Cordero, berriz, patroiak. Trainerua, aldiz, ondorengo arraunlariek osatzen dute: Unai Agirrek, Iñaki Agousek, Jokin Aranberrik, Jokin Azpirozek, Joseba Azpirozek, Josu Beirok, Joseba Crespok, Beñat Eizagirrek, Kristian Erostarbek, Iban Gonzalez-Etxabarrik, Igor Gurrutxarrik, Ekhi Illarramendik, Hegoi Intxauspek, Igor Isasik, Egoitz Maquedak, Axier Mugertzak, Igor Sagardogik eta Jon Unanuek.
2011ko arraunlari plantillatik baja nabarmenena Joseba Segurola da. Hainbat urtetan jardun du arraunean Enbatarekin.
