Festek, sorlekua abiapuntu

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko ekainaren 19a

San Pelaio eguna ekainaren 26a bada ere, herritarrak lehendik murgildu dira Zarauzko zaindariaren omenezko ospakizunetan. Larunbatean, hilaren 23an, zabalduko dituzte, esaterako, txosnak, hainbat kontzertu emateko eta jai giroa berotzen joateko. Baina badira aurreratuagoak ere; izan ere, Iñurritza Jai Batzordeko kideek pasa den larunbatean ekin zioten festari, sorlekuan bertan, San Pelaion.Antolatzaileek jakinarazi dutenez, «giro ederra» izan zen goizean zehar. Juan Luis Mendizabal Mendi-k gidatutako marrazki txokoan 55 bat ume elkartu ziren, irudimena garatu, marrazki koloretsuak egin eta ordainetan sari ugari jasotzera. Bertako produktuen azokan ere herritar ugari ibili ziren ikusmiran. Eguerdi aldera jende dezente gerturatu zen Iñurritzara, txakolina dastatzera eta txorizo mokadutxoak jatera. Lau txakolindegitako—Akarregi-Txiki, Basa-Lore, Mokoroa eta Talai-berri—produktua dastatzeko aukera izan zuten haiek, prezio onean. Arratsaldera arte eguraldia lagun izan bazuten ere, triki-bertso poteorako euria hasi zuen. «Ekitaldi garrantzitsuetarako, ordea, eguraldiak portatu zen», diote festa batzordekoek. Tabernaz taberna aritu ziren, hala, musikak lagunduta. Eguna borobiltzeko, kantu afaria izan zen zelaian bertan, jende nahikoarekin. «Ea hurrengo urtean ere ekimenek halako arrakasta duten».

Azoka sanpelaioetan

Jende ugari ibili zen larunbatean ikusmiran Iñurritzako azokan (Argazkilaria: Aritz Mutiozabal)

San Pelaio eguna ekainaren 26a bada ere, herritarrak lehendik murgildu dira Zarauzko zaindariaren omenezko ospakizunetan. Larunbatean, hilaren 23an, zabalduko dituzte, esaterako, txosnak, hainbat kontzertu emateko eta jai giroa berotzen joateko. Baina badira aurreratuagoak ere; izan ere, Iñurritza Jai Batzordeko kideek pasa den larunbatean ekin zioten festari, sorlekuan bertan, San Pelaion.Antolatzaileek jakinarazi dutenez, «giro ederra» izan zen goizean zehar. Juan Luis Mendizabal Mendi-k gidatutako marrazki txokoan 55 bat ume elkartu ziren, irudimena garatu, marrazki koloretsuak egin eta ordainetan sari ugari jasotzera. Bertako produktuen azokan ere herritar ugari ibili ziren ikusmiran.

Txakolina dastatzen

Lau txakolindegitako produktua dastatzeko aukera izan zen (Argazkilaria: Aritz Mutiozabal)

Eguerdi aldera jende dezente gerturatu zen Iñurritzara, txakolina dastatzera eta txorizo mokadutxoak jatera. Lau txakolindegitako—Akarregi-Txiki, Basa-Lore, Mokoroa eta Talai-berri—produktua dastatzeko aukera izan zuten haiek, prezio onean.

Arratsaldera arte eguraldia lagun izan bazuten ere, triki-bertso poteorako euria hasi zuen. «Ekitaldi garrantzitsuetarako, ordea, eguraldiak portatu zen», diote festa batzordekoek. Tabernaz taberna aritu ziren, hala, musikak lagunduta. Eguna borobiltzeko, kantu afaria izan zen zelaian bertan, jende nahikoarekin. «Ea hurrengo urtean ere ekimenek halako arrakasta duten».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide