Zarautz-Aia herri krosa egingo dute igandean

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 7a

Aiako Kirol Elkarteak Zarautz-Aia herri krosa antolatu du iganderako, Zarauzko Kirol Elkartearen laguntzarekin; antolatzaileek ohiko lasterketa prestatu dute, eta korrikalariak 11:30ean irtengo dira Zarauzko San Frantsizko eta Kale Nagusiko bidegurutzetik, eta 11.300 metro egingo dute horiek. Helmuga, berriz, Aiako plazan izango dute. Izena eman nahi dutenek aldez aurretik www.herrikrossa.com webgunean edo egunean bertan eman dezakete; Internet bidez eginez gero, gaur gauerdira bitartean dute epea, eta horiek lau euro ordainduko dute; egunean bertan, berriz, lasterketa hasi baino ordu erdi lehenago bitartean inskribitu dezakete, baina horiek hamar euro ordaindubeharko dute. Gaur, dagoeneko 50 lagun inguruk zuten izena emanda, baina antolatzaileek uste dute azken egunetan emango dutela gehienek izena. Hain zuzen, 100 lagun inguruk parte hartzea espero dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide