Xabier Etxeberria idazle zarauztarrak Udazkeneko lorea eleberria aurkeztuko du ostiralean, hilaren 8n, Donostiako Elkar aretoan (Fermin Calbeton 21), 11:00etan.

“Esan ezin direnei edota esatea komeni ez direnei” buruzko eleberria da. Hiru istoriok osatzen dute, “ustekabean gurutzatzen” direnak. “Eta halabeharrez edo, bizi dituzten pertsonaien sekretuak bere horretan geratuko dira, ezagutzera eman gabe”, eman du jakitera egileak. Izan ere, idazleak berak dioen bezala, “guztia ezagutzea ez da beti ona; gehienetan, ez jakiteak babestu egiten gaitu. Egiak aurpegi asko baititu eta gezurrak ere bai. Eta batzuetan, gezurra da egiaren aurpegietako bat”.