Iñurritza elkartekoek ibilaldia antolatu dute biharko. Zarautz eta Orio artean egingo dute txangoa, Frantzeskua, Biakutzeta, Isusta eta Nekazabaletik igarota. 09:00etan irtengo dira eta bi-hiru ordu inguru iraungo du. Amaieran, bazkaria izango da elkartean bertan.