
Espainiako Gobernuak indarrean jarri duen lan erreforma salatzeko greba orokorra izango da gaur, eta goizetik ekimen ugari izango dira hainbat sindikatuk deituta. Eroski saltoki handitik hasita, auto karabana abiatu berri dute. Orioko eta Zarauzko industrialdeetan pikete informatiboak izango dira, hala.
Gerora, 09:30ean, herriko kaleetan zehar manifestazioa izango da eta 12:00etan, berriz, manifestazio nazionala Donostian. Arratsaldean ere mobilizazioek jarraituko dute; Zarautzen 18:00etan hasiko dute manifestazioa.