Amets egingo al dugu?

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 23a

Euskal Eskola Publikoaren 21. Jairako berariaz  sortutako “Bale!” abestia aurkeztu berri dute Zarauzko Orokieta Herri Eskolan. Ikasleak, irakasleak, gurasoak eta beste hainbat lagun dantzan jarri ditu  Xabier Euzkitzek (hitzak) eta Antxon Sarasuak (musika), beste hainbat musikariren laguntzarekin, landutako kantuak. Giro ona ez da falta izan gaur goizean. Festa ekainaren 10ean izango da Zarautzen. Eskola publikoko zuzendari Josebe Azpirik aurreratu duenez, askotariko ekimenak izango dira egun osoan zehar, tailerrak, kontzertuak, dantza emanaldiak eta janari dastaketa, besteak beste. Hona hemen aurkezpeneko bideoak: Informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu ondoko webgunea: http://www.ehige.org/  

Euskal Eskola Publikoaren 21. Jairako berariaz  sortutako “Bale!” abestia aurkeztu berri dute Zarauzko Orokieta Herri Eskolan. Ikasleak, irakasleak, gurasoak eta beste hainbat lagun dantzan jarri ditu  Xabier Euzkitzek (hitzak) eta Antxon Sarasuak (musika), beste hainbat musikariren laguntzarekin, landutako kantuak. Giro ona ez da falta izan gaur goizean.

Festa ekainaren 10ean izango da Zarautzen. Eskola publikoko zuzendari Josebe Azpirik aurreratu duenez, askotariko ekimenak izango dira egun osoan zehar, tailerrak, kontzertuak, dantza emanaldiak eta janari dastaketa, besteak beste.

Hona hemen aurkezpeneko bideoak:

Informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu ondoko webgunea:

http://www.ehige.org/

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide