Defentsa abokatuak eskatuta, hiru lekukok deklaratuko dute Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketaren gaurko saioan

Zarauzko Hitza 2012ko mar. 20a, 13:18

Gaur arratsaldeko lauretan helduko diote berriz Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketari. Ioanes Labaien defentsa abokatuak hala eskatuta, hiru lekuko dira igarotzekoak gaur Donostiako Adingabeen Auzitegitik.

Defentsaren arabera, akusazioaren ber...

Gaur arratsaldeko lauretan helduko diote berriz Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketari. Ioanes Labaien defentsa abokatuak hala eskatuta, hiru lekuko dira igarotzekoak gaur Donostiako Adingabeen Auzitegitik.

Defentsaren arabera, akusazioaren bertsioa “ez da guztiz argia”, eta “kontraesanak” ditu. “Ez lapurreta —hori da akusazioak hilketaren arrazoi gisa aurkeztu duena—, ez Anderren izaera ez datoz bat hilketaren basakeriarekin”, adierazi du Labaienek. Hori dela eta, gertatutakoaren gainean bestelako irakurketa bat egiteko deitu ditu hiru lekukoak.

Azken orduko eskaria medio, 24 ordu atzeratu da abokatuek ondorioak aurkezteko saioa. Baina, hala ere, litekeena da gaur horretarako aukerarik ez izatea, epaileak lekukoen arteko eztabaida moduko bat egitea baimen bailezake. Horren ostean, eta akusatuak onartuko balu, azken hitza esateko aukera izango luke. Itxuran, beraz, luze joko du gaurkoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide