Lurralde berdean eginiko esplorazio fotografikoa

Aritz Mutiozabal 2012ko martxoaren 20a

Eduardo Zulaika argazkilariak hilabete igaro zuen joan den udan Groenlandiako parajeetan. Bertan ikusitakoaren eta bizitakoaren irudiak bildu zituen, eta orain Euskalduna tabernan jarri ditu erakusgai, Aste Santua bitartean. Era­kusketari Greenland, Qinuituk izenburua jarri dio, han ikasitakoa ikusleekin partekatu nahian. «Ha­ra iritsi zen lehenengoak, bestelako bizimodu bat helburu zutenak erakartzeko, lurraldeak Greenland izena zuela esan zien; hau da, lurralde berdea zela. Bestalde, Qinuituk hitzak pazientzia handia esan nahi du. Bertako biztanleek gisa horretan egiten die aurre negu luzeei eta hotzei, eta, azkenean, sentipen hori kutsatu egiten dizute». Ipar polora iristea zuela amets esaten zien Zulaikak bere lagunei: «Eguzkia, hondartza eta olatuak hartzea gustatzen zait, baina lurralde hotzek erakarri egiten naute. Inuiten ohiturak ezagutu nahi nituen; lehen europarrak hara iritsi zirenetik nola bizi izan diren jakin nahi nuen». Hala, Ramon Larramendi esploratzailearekin jarri zen harremanetan. Groenlandiako hegoaldean, Narsarsuaq herrian, La­rra­men­diren Tierras Polares el­kar­teak aterpetxe bat du, eta ar­gazkilaria hara joan zen laguntzera. Bere egonaldia bi zatitan banatu zuen. Lehen hamabostaldia aterpetxean pasatu zuen, bidaiarien joan-etorriak ikusten. Bigarrenean, berriz, Groenlandiako hegoaldea zeharkatu zuen taldetxo batekin. «Deigarriak egin zitzaizkidan hangoen bizimodu lasaia, elikatzeko modua, ontzi edo hegazkin bidez nola garraiatzen diren, baita etxebizitzen koloreak ere». Zulaikak argi du: «Bidaia honek aldatu egin nau». Gustuko [...]

Argazkietako bat

Groenlandiako paisaien artean, aurora borealari argazkia atera zion Zulaikak

Eduardo Zulaika argazkilariak hilabete igaro zuen joan den udan Groenlandiako parajeetan. Bertan ikusitakoaren eta bizitakoaren irudiak bildu zituen, eta orain Euskalduna tabernan jarri ditu erakusgai, Aste Santua bitartean. Era­kusketari Greenland, Qinuituk izenburua jarri dio, han ikasitakoa ikusleekin partekatu nahian. «Ha­ra iritsi zen lehenengoak, bestelako bizimodu bat helburu zutenak erakartzeko, lurraldeak Greenland izena zuela esan zien; hau da, lurralde berdea zela. Bestalde, Qinuituk hitzak pazientzia handia esan nahi du. Bertako biztanleek gisa horretan egiten die aurre negu luzeei eta hotzei, eta, azkenean, sentipen hori kutsatu egiten dizute».

Ipar polora iristea zuela amets esaten zien Zulaikak bere lagunei: «Eguzkia, hondartza eta olatuak hartzea gustatzen zait, baina lurralde hotzek erakarri egiten naute. Inuiten ohiturak ezagutu nahi nituen; lehen europarrak hara iritsi zirenetik nola bizi izan diren jakin nahi nuen». Hala, Ramon Larramendi esploratzailearekin jarri zen harremanetan. Groenlandiako hegoaldean, Narsarsuaq herrian, La­rra­men­diren Tierras Polares el­kar­teak aterpetxe bat du, eta ar­gazkilaria hara joan zen laguntzera.

Bere egonaldia bi zatitan banatu zuen. Lehen hamabostaldia aterpetxean pasatu zuen, bidaiarien joan-etorriak ikusten. Bigarrenean, berriz, Groenlandiako hegoaldea zeharkatu zuen taldetxo batekin. «Deigarriak egin zitzaizkidan hangoen bizimodu lasaia, elikatzeko modua, ontzi edo hegazkin bidez nola garraiatzen diren, baita etxebizitzen koloreak ere». Zulaikak argi du: «Bidaia honek aldatu egin nau».

Gustuko argazkiak
«Benetan liluratu nauten» argazkiak jarri ditu erakusgai Euskalduna tabernan. Horietan, paisaia ikaragarriak, aurora boreala eta bertako biztanleen erretratuak ikus daizteke. Bere esanetan, erakusketa «polita eta delikatua da». Halaxe deskribatu du argazkilari gazteak.
Argazkiak jendeari erakusten dizkion lehen aldia du; izatez, bere lehen argazki erakusketa da. Ramon Serras argazkilari zarauztarraren eskutik sortu zitzaion aukera, eta hurrengo pausoa argazkiak aukeratzea izan zen. «Zai­la izan da bildumako 17 argazki onenak aukeratzea. Alde horretatik, erakusketako komisarioak eurak direla esaten didate gurasoek».

Zulaika madrildarra da jaiotzez, baina 3 urte zituenetik 6 bete arte Zarautzen bizi izan zen. Ondoren, Bilbora joan zen familiarekin, eta, egun, argazkilaritza masterra egiten ari da Madrilen. Dena dela, lotura zuzena du oraindik Zarautzekin, uda oro itzultzen baita herrira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide