Gizon bat zauritu da etxe bateko sute batean, bart

Zarauzko Hitza 2012ko martxoaren 19a

Gizon bat zauritu da gauerdian Zarautzen, etxe batean sortutako sutearen ondorioz. Bizilagunak eraikinetik atera zituzten su-hiltzaileek, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Iturri horien arabera, Izpilla plazako etxebizitza bateko sofak su-hartu zue...

Gizon bat zauritu da gauerdian Zarautzen, etxe batean sortutako sutearen ondorioz. Bizilagunak eraikinetik atera zituzten su-hiltzaileek, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Iturri horien arabera, Izpilla plazako etxebizitza bateko sofak su-hartu zuen 23:45 aldera. Kearen ondorioz intoxikatu egin zen gizonezko bat, eta Donostiako Ospitalera eraman behar izan zuten.

Lau solairuko eraikina jendez hustuarazi zuten, baina bizilagunak goizaldera itzuli dira etxera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide