Amaia Azkueren hilketagatik akusatuaren kontrako epaiketa eten egin dute Donostiako Adingabeen Auzitegian, 12:00ak arte.
Oraintxe atera dira eraikinetik akusatuaren abokatu Ioanes Labaien eta Azkueren familiaren abokatu Miguel Castells. Lehenengoak orain arteko jarrerari eutsi dio, eta ez du deklaraziorik egin. Bigarrenak, berriz, atsedenaldia “ordutegi judizialari” zor zaiola esan du.