Bideo batek Amaia Azkueren ustezko hiltzailearen bertsioa gezurtatu du

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 13a

Bilbo-Behobia autobidean Zarautz parean dauden kamerek grabatu zutenaren arabera, pertsona bakarra zihoan autoan handik igaro zenean, eta ez bi lagun, Amaia Azkueren hilketagatik auzipetuak deklaratu zuen bezala. Hala jaso du gaur Diario Vasco egunkariak. Gidatzen zihoan laguna Amaia Azkue ez dela ikusten da, ikerketako iturrien arabera. Azkue hilda topatu zuten eguneko irudiak direla jakinarazi dute, eguerdian grabatutakoak. A.E. akusatuak duela bi hilabete deklaratu zuen beste lagun batek hil zuela Azkue, ezagutzen ez zuen lagun batek, hain zuzen. Atzo deklarazioan ere ukatu egin zuen berak hil zuela, hasieran kontrakoa esan bazuen ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide