Ingelesa eta frantsesa praktikatzeko kafe tertuliak izango dira aurrerantzean

Zarauzko Hitza 2012ko urtarrilaren 31

Ingelesa eta frantsesa praktikatze aldera, Zarauzko Udaleko Hezkuntza Sailak kafe tertuliak antolatuko ditu aurrerantzean. Asteartean bilduko dira herritarrak ingelesez solasteko; ostegunetan, berriz, frantsesez mintzatzeko aukera izango dute zarauztarrek. Saioak Euskalduna tabernan izango dira astero, 17:00etatik 19:00etara. Arantxa Aldalur hezkuntza teknikariak proposaturiko ekimena da. «Zarautzen ingelesa edota frantsesa ikasi ahal izateko akademia asko dago. Hala ere, eskoletan hizkuntza horietan hitz egiteko aukera gutxi izaten da; ez dago halako foro informalik», nabarmendu du Aldalurrek. Abiatu berri dituzten kafe tertuliotan, beraz, hutsune horri irtenbidea emango diete: «Kafe baten inguruan, lagunartean, ingelesez edota frantsesez kontu kontari aritzeko aukera eskainiko dute aipatu kafe tertuliek». «Hasieratik ideia polita iruditu zitzaigun», jakinarazi du hezkuntza zinegotzi Karmele Alberdik. Gainontzeko alderdietako ordezkarien onespena jaso zuen ekimenak gerora. «Orain herritarrak solasaldiotan parte hartzera animatzea soilik geratzen da», diote. Saio irekiak Herritar orok har dezake parte ekimenean eta guztiz doan izango da. Aldalurren arabera, hizkuntz maila guztietako hizlariak elkartuko dira asteartetan zein ostegunetan, Euskaldunan. «Helburua ingelesa edota frantsesa praktikatzea da, eta beraz, norberak ahal duen moduan eta neurrian hitz egin dezake». Hezkuntza teknikaria bera izango da solasaldiak dinamizatuko dituena. Aldalurrek urte askoan euskaltegian jardun du lanean, badu eskarmentua, beraz. Ingelesa zein frantsesa, biak menderatzen ditu, gainera. «Tertuliak ahalik eta modu [...]


Ingelesa eta frantsesa praktikatze aldera, Zarauzko Udaleko Hezkuntza Sailak kafe tertuliak antolatuko ditu aurrerantzean. Asteartean bilduko dira herritarrak ingelesez solasteko; ostegunetan, berriz, frantsesez mintzatzeko aukera izango dute zarauztarrek. Saioak Euskalduna tabernan izango dira astero, 17:00etatik 19:00etara.
Arantxa Aldalur hezkuntza teknikariak proposaturiko ekimena da. «Zarautzen ingelesa edota frantsesa ikasi ahal izateko akademia asko dago. Hala ere, eskoletan hizkuntza horietan hitz egiteko aukera gutxi izaten da; ez dago halako foro informalik», nabarmendu du Aldalurrek. Abiatu berri dituzten kafe tertuliotan, beraz, hutsune horri irtenbidea emango diete: «Kafe baten inguruan, lagunartean, ingelesez edota frantsesez kontu kontari aritzeko aukera eskainiko dute aipatu kafe tertuliek».
«Hasieratik ideia polita iruditu zitzaigun», jakinarazi du hezkuntza zinegotzi Karmele Alberdik. Gainontzeko alderdietako ordezkarien onespena jaso zuen ekimenak gerora. «Orain herritarrak solasaldiotan parte hartzera animatzea soilik geratzen da», diote.
Saio irekiak
Herritar orok har dezake parte ekimenean eta guztiz doan izango da. Aldalurren arabera, hizkuntz maila guztietako hizlariak elkartuko dira asteartetan zein ostegunetan, Euskaldunan. «Helburua ingelesa edota frantsesa praktikatzea da, eta beraz, norberak ahal duen moduan eta neurrian hitz egin dezake».
Hezkuntza teknikaria bera izango da solasaldiak dinamizatuko dituena. Aldalurrek urte askoan euskaltegian jardun du lanean, badu eskarmentua, beraz. Ingelesa zein frantsesa, biak menderatzen ditu, gainera. «Tertuliak ahalik eta modu naturalenean bideratu nahi ditugu. Gaiak prestatuta eramango ditut badaezpada ere, isilunerik izan ez dadin». Jakinarazi duenez, askotariko gaiez hitz egiteko aukera izango da, filmeez zein diskoez, kasu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide