Auzoko ekimena abiatu dute, euskara «modu ludikoan» barneratzeko

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko urtarrilaren 11

Auzoko ekimena abiatu du Topaguneak Zarautzen, «euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzeko» helburuarekin. Horretarako, hainbat dinamika abiatuko du, euskaraz ez dakitenek «modu ludikoan» eta euskal hiztunen laguntzarekin hizkuntza barnera dezaten. «Euskal Herrian, eta, nola ez, Zarautzen, aniztasun kultural zabala dugula ezin uka dezakegu. Altxor hori trukatzeko jarri dugu martxan ekimena, guztiok guztiongandik zer jasoa eta zer emana dugulako. Horretarako, gure hizkuntza, euskara, erabiliko dugu transmisio erreminta gisa», nabarmendu du Zarauzko Auzoko programaren dinamizatzaile Unai Galdona gazteak. Herrian bizi diren atzerritarrei zein herritarrei zuzenduriko ekimena da Auzoko: «Euskara ikasteko edota hobetzeko gogoa duen orok har dezake parte programan». Horretarako, ordea, herritarren parte hartzea «ezinbestekoa» dela dio zarauztarrak. «Antolatuko ditugun jardunaldietan euskaraz dakitenen —auzotarrak— eta ez dakitenen—auzokideak— artean hartu-emana sustatzea da asmoa. Horretarako, zarauztarren laguntza beharrezkoa da, euskaraz ez dakitenei komunikatzeko tresnak irakasteko». Oraindik dinamika nolakoa izango den zehazteke badute ere, astean behin bilduko dira parte-hartzaileak, «euskararekin jolasteko». Horretarako, hamar bat laguneko taldeetan elkartuko direla azaldu du Galdonak, eta askotariko jardunaldiak egingo dituzte; jolasak eta irteerak, besteak beste. Auzoko ekimenean  parte hartu edota informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek, Galdonarekin jarri beharko dute harremanetan, zarautz.auzoko@topagunea.org helbidearen bitartez. Zarautz, zazpigarren herria Topaguneak antolatutako ekimena da Auzoko, eta dagoeneko Euskal Herriko sei herritan dago [...]

Iazko ekimen bat

Iaz Bazkari Mundiala izeneko ekimena antolatu zuten

Auzoko ekimena abiatu du Topaguneak Zarautzen, «euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzeko» helburuarekin. Horretarako, hainbat dinamika abiatuko du, euskaraz ez dakitenek «modu ludikoan» eta euskal hiztunen laguntzarekin hizkuntza barnera dezaten. «Euskal Herrian, eta, nola ez, Zarautzen, aniztasun kultural zabala dugula ezin uka dezakegu. Altxor hori trukatzeko jarri dugu martxan ekimena, guztiok guztiongandik zer jasoa eta zer emana dugulako. Horretarako, gure hizkuntza, euskara, erabiliko dugu transmisio erreminta gisa», nabarmendu du Zarauzko Auzoko programaren dinamizatzaile Unai Galdona gazteak.

Herrian bizi diren atzerritarrei zein herritarrei zuzenduriko ekimena da Auzoko: «Euskara ikasteko edota hobetzeko gogoa duen orok har dezake parte programan». Horretarako, ordea, herritarren parte hartzea «ezinbestekoa» dela dio zarauztarrak. «Antolatuko ditugun jardunaldietan euskaraz dakitenen —auzotarrak— eta ez dakitenen—auzokideak— artean hartu-emana sustatzea da asmoa. Horretarako, zarauztarren laguntza beharrezkoa da, euskaraz ez dakitenei komunikatzeko tresnak irakasteko».

Oraindik dinamika nolakoa izango den zehazteke badute ere, astean behin bilduko dira parte-hartzaileak, «euskararekin jolasteko». Horretarako, hamar bat laguneko taldeetan elkartuko direla azaldu du Galdonak, eta askotariko jardunaldiak egingo dituzte; jolasak eta irteerak, besteak beste. Auzoko ekimenean  parte hartu edota informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek, Galdonarekin jarri beharko dute harremanetan, zarautz.auzoko@topagunea.org helbidearen bitartez.

Zarautz, zazpigarren herria
Topaguneak antolatutako ekimena da Auzoko, eta dagoeneko Euskal Herriko sei herritan dago abian; Agurainen, Berriatuan, Bergaran, Donostian, Orion eta Zeanurin, hain zuzen. Zarautzen ekimena abiatu ahal izateko, Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntza izan dutela gogoratu du Galdonak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide