Ekitaldi bakanduan gogoratuko dute Iruretagoiena

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko urtarrilaren 10a

Atzo hamalau urte bete ziren ETAk Jose Inazio Iruretagoiena PPko zinegotzi zarauztarra hil zuena. Hori dela eta, senideek haren omenezko meza egingo dute. Izan ere, egungo Zarauzko PPko zinegotzi Rafa Olaziolaren arabera, alderdiak duela laupabost urte «terrorismoaren biktimak» urtean behin guztiak elkarrekin omentzea erabaki zuen. Ildo horretatik, Iruretagoiena senideek antolatutako ekitaldi bakanduan gogoratuko dute. 1998ko urtarrilaren 9an hil zuten, autoan jarritako bonba lapa baten eraginez. Lanera zihoala, orduan Zarauzko helduen eskolako zentroa zenaren parean eztanda egin zuen lehergailuak, eta zauri larrien ondorioz hil zen. Rafa Olaizolak, egungo alderdi popularreko Zarauzko zinegotziak, gogoan du egun hura: «Atzo gertatu zela dirudi. Bertan izan nintzen ni. Lanerako bidean nindoala kez beteriko autoa ikusi nuen. Izugarria izan zen, zarauztarrentzat, oro har». Ildo horretatik, «ETAren izugarrikeria desagertuko den itxaropena» du: «Su etenaz gain, ETA desagertzea aldarrikatzen dugu. Hala, lasaiago biziko ginateke». Bestalde, «eragindako min guztiak» ezertarako ez duela balio izan nabarmendu du. «Sufrimendu ugari eragin du; tamalgarria da». Espetxe politika Espainiako justizia ministro Alberto Ruiz-Gallardonek euskal presoei ez dietela amnistiarik eta indultu orokorrik emango esan zuen atzo; espetxe politika legedian eta banakako neurrietan oinarrituko dutela. Aldi berean, presoek biktimei barkamena eskatu eta haiekiko erreparazio borondatea agertu beharko dutela gaineratu zuen. Erabakiari «susmo ona» hartzen dio [...]

Atzo hamalau urte bete ziren ETAk Jose Inazio Iruretagoiena PPko zinegotzi zarauztarra hil zuena. Hori dela eta, senideek haren omenezko meza egingo dute. Izan ere, egungo Zarauzko PPko zinegotzi Rafa Olaziolaren arabera, alderdiak duela laupabost urte «terrorismoaren biktimak» urtean behin guztiak elkarrekin omentzea erabaki zuen. Ildo horretatik, Iruretagoiena senideek antolatutako ekitaldi bakanduan gogoratuko dute.

1998ko urtarrilaren 9an hil zuten, autoan jarritako bonba lapa baten eraginez. Lanera zihoala, orduan Zarauzko helduen eskolako zentroa zenaren parean eztanda egin zuen lehergailuak, eta zauri larrien ondorioz hil zen. Rafa Olaizolak, egungo alderdi popularreko Zarauzko zinegotziak, gogoan du egun hura: «Atzo gertatu zela dirudi. Bertan izan nintzen ni. Lanerako bidean nindoala kez beteriko autoa ikusi nuen. Izugarria izan zen, zarauztarrentzat, oro har». Ildo horretatik, «ETAren izugarrikeria desagertuko den itxaropena» du: «Su etenaz gain, ETA desagertzea aldarrikatzen dugu. Hala, lasaiago biziko ginateke». Bestalde, «eragindako min guztiak» ezertarako ez duela balio izan nabarmendu du. «Sufrimendu ugari eragin du; tamalgarria da».

Espetxe politika
Espainiako justizia ministro Alberto Ruiz-Gallardonek euskal presoei ez dietela amnistiarik eta indultu orokorrik emango esan zuen atzo; espetxe politika legedian eta banakako neurrietan oinarrituko dutela. Aldi berean, presoek biktimei barkamena eskatu eta haiekiko erreparazio borondatea agertu beharko dutela gaineratu zuen. Erabakiari «susmo ona» hartzen dio Olaizolak, «legedia betez gero»: «Ez litzateke pauso txarra». Hala ere, ETA desagertzea  «funtsezkoa» dela dio.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide