Ariola kultur ekimena definitzen ari dira herritarrak eta kultur eragileak

Onintza Lete Arrieta 2011ko abenduaren 10a

Atzo beste herri batzuetako esperientziak jaso ondoren, gaur 10:30ean hasita Ariola kultur ekimena definitzen ari da hainbat herritar eta kultur eragile. Oteitza Lizeoan bilduta, 70 lagunetik gora elkartu da Ariola ekimenari azken zertzeladak eman eta hura martxan jartzeko. 2010eko ekainean sortu zuten ekimena, eta hainbat bilera eta barne eztabaida egin ondoren, egunotan ari dira azken forma ematen. Mikel Elorzak hartu du hitza aurrena.  “Putzuzulorekin jaiotako hariak etenik izan ez dezan” sortutako ekimena dela esan du, eta “espazio sozio-kultural baten alde egin” nahi dutela. Jendearen lana ezagutzera ematerakoan “hutsuneak” sumatu dituzte, eta argi zuten “kalitatezko azpiegitura falta” zela herrian. Espazio “autonomoa eta autogestionatua” izango dela adierazi du Elorzak, eta “euskalduna eta euskaltzalea”. Une honetan bertan bildutako herritarrak taldeka elkartu eta aldarrikatzen duten espazio hori nola beteko luketen eztabaidatzen ari dira, norbanako eta eragile bakoitza bere behar eta nahietatik abiatuta. Ondoren, Udaleko ordezkari Gari Berasaluze da hitza hartzekoa.

Ariola jardunaldiak

70 lagunetik gora ari da parte hartzen Ariolaren jardunaldian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide