Kantujira, gaur, Euskararen Egunean

Zarauzko Hitza 2011ko abenduaren 3a

Euskararen Eguna dela-eta, kantujira egingo dute gaur arratsaldean Zarautzen. Donibane Plazatik abiatuko dira 17:30etan. Jaione Eskuderoren eta Mertxe Isastiren gidaritzapean, Geltoki parketik igaro eta Musika Plazarako bidea egingo dute. Eguraldi txar...

Euskararen Eguna dela-eta, kantujira egingo dute gaur arratsaldean Zarautzen. Donibane Plazatik abiatuko dira 17:30etan. Jaione Eskuderoren eta Mertxe Isastiren gidaritzapean, Geltoki parketik igaro eta Musika Plazarako bidea egingo dute. Eguraldi txarra eginez gero, Lege Zaharren Enparantzara joango dira Donibane Plazatik, eta Barren Plazatik igaro ostean, Berdura Plazan amaituko dute. Trikitilarien laguntzarekin egingo dute kantujira.

Kantujira amaitzean Euskararen Eguna hitzak osatuko dituzte letrekin Musika Plazako kioskoan, eta ikastetxeetako ikasleek testu bat irakurriko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide