Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko Urteta eta Azpeitiko Lapatx zabortegietako jarduna luzatzea sahiesteko asmoz, EAJ alderdiak mozioa aurkeztuko du bi herrietan. Imanol Lasa eta Jexux Larrañaga Zarauzko eta Azpeitiako jeltzaleek gaur egin dute agerrialdia, Aitor Aldasoro Besaineko EAJko zinegotziarekin eta Arantza Tapia batzarkidearekin batera; bi herrietan ez ezik, Beasainen ere aurkeztuko dute mozioa.
EAJk adierazi du zabortegien hitzarmena ez betetzeako arriskuan dagoela, eta Gipuzkoako hiru zabortegiak "laster" beteko direla ohartarazi du; halaber, Zarautzen eta Azpeitian 2014ean gertatuko dela adierazi du. Hori hala, data horietako erraustegia martxan ez bada, udaletxeek eta udal elkarteek zabortegien jarduna luzatzea erabakiko dutela adierazi dute."Asko kostatu zitzaigun bizilagunei buruan sartzea gure zabortegiek beste herrietako zaborrak jasoko zituela. Ez dugu onartzen orain Bilduk esatea hitzarmen eta plan guztiek ez dutela ezertarako balio", adierazi du Lasak.