Udako ekitaldiekin 7.765 euro bildu du Zarautzen Minbiziaren Aurkako Elkarteak. Abuztuaren 6an egindako diru bilketatik 4.950 euro eskuratu zuten elkarteko kideek, eta hilaren 11ko golf txapelketan, berriz, 2.815. Diru hori guztia elkarteak Zarautzen duen egoitzaren funtzionamendura bideratuko dute. Urola Kosta eskualde osoari eskaintzen dizkio zerbitzuak egoitzak.
Honakoak izan ziren Zarauzko Golf Klubean jokatutako probako irabazleak:
Emakumeetan: Susana Beñaran.
Gizonetan: Guillermo Vida.
Senior emakumeetan: Marina Eizagirre.
Senior gizonetan: Ernesto Fernández de Gamboa.