Badatoz galtzagorriak

Zarauzko Hitza 2011ko irailaren 8a

Aurreko urteko Euskal Jaietan galtzagorriak desagertu egin ziren. Hala zirudien, behintzat. Aurten, ordea, birsortu egingo dira. Horren inguruko misterioa argituko du Alproja Zarauzko Antzerki Elkarteak bihar, Euskal Jai egunean. 12:30ean antzeztuko du antzerki taldeak Berriz bederatzi, Munoa plazan. «Aurreko urtean, azken galtzagorria hil zenean, bere esporak zabaldu ziren munduan zehar». Espora horietatik sortu dira beste bederatzi galtzagorri. Hori da istorioaren abiapuntua. Galtzagorrien bidaia azalduko du biharko antzezlanak», dio Beñat Intxauspek, Alprojako kideak. Hala, galtzagorriek, taldeetan banatuta, basamortua, itsasoa eta beste hainbat leku igaroko dituzte, euren helmugara iritsi arte: Munoa plazara. Orduan elkartuko dira galtzagorri guztiak. Antzezlana skeetch-en bidez osatu dute, eta, ohi bezala, Alproja taldeak egunerokotasuna izango du hizpide. Beraz, urtean zeharreko gertaerak jasoko dituzte aurten ere. «Gizartea aldatzen ari garela erakutsi nahi dugu, eta horretarako hainbat pertsonaia eta egoerarekin egingo dute topo galtzagorriek», adierazi du Ainhoa Alberdik, antzezlaneko aktoreetako batek. Umorea eta ironia presente dute antzezlanean, ohiko moduan, baina baita kritikotasuna ere. Hala, Julian Jantzi, Jose Luis Korta, maiatzak 15eko suminduak, eta Silvio Berlusconi eta beste haibat agintari ere taula gainean izango direla argitu dute antolatzaileek. Horiez gain, herriko pertsonaia ezagunen karikatura egingo dutela ere aurreratu dute. Taulatik jendartera Aurtengo lanak hainbat berrikuntza izango du. Batetik, istorioa sortzeko antzezlan [...]

Aurreko urteko Euskal Jaietan galtzagorriak desagertu egin ziren. Hala zirudien, behintzat. Aurten, ordea, birsortu egingo dira. Horren inguruko misterioa argituko du Alproja Zarauzko Antzerki Elkarteak bihar, Euskal Jai egunean. 12:30ean antzeztuko du antzerki taldeak Berriz bederatzi, Munoa plazan.
«Aurreko urtean, azken galtzagorria hil zenean, bere esporak
zabaldu ziren munduan zehar». Espora horietatik sortu dira beste bederatzi galtzagorri. Hori da istorioaren abiapuntua. Galtzagorrien bidaia azalduko du biharko antzezlanak», dio Beñat Intxauspek, Alprojako kideak. Hala, galtzagorriek, taldeetan banatuta, basamortua, itsasoa eta beste hainbat leku igaroko dituzte, euren helmugara iritsi arte: Munoa plazara. Orduan elkartuko dira galtzagorri guztiak.
Antzezlana skeetch-en bidez osatu dute, eta, ohi bezala, Alproja taldeak egunerokotasuna izango du hizpide. Beraz, urtean
zeharreko gertaerak jasoko dituzte aurten ere. «Gizartea aldatzen ari garela erakutsi nahi dugu, eta horretarako hainbat pertsonaia eta egoerarekin egingo dute topo galtzagorriek», adierazi du Ainhoa Alberdik, antzezlaneko aktoreetako batek.
Umorea eta ironia presente dute antzezlanean, ohiko moduan, baina baita kritikotasuna ere. Hala, Julian Jantzi, Jose Luis Korta, maiatzak 15eko suminduak, eta Silvio Berlusconi eta beste haibat agintari ere taula gainean izango direla argitu dute antolatzaileek. Horiez gain, herriko pertsonaia ezagunen karikatura egingo dutela ere aurreratu dute.
Taulatik jendartera
Aurtengo lanak hainbat berrikuntza izango du. Batetik, istorioa sortzeko antzezlan musikaletara hurbildu da antzerki taldea. Abesti gehiago izango ditu, eta gertaerak kantuen bidez azaleratuko dituzte.
Horrez gain, Berriz bederatzi antzezlana taularatzeko aktoreek ez dute soilik ohiko eskenatokia erabiliko: «Aurtengoan kale antzerki kutsua eman nahi izan diogu, eta horregatik pentsatu dugu publikoaren artean ere ibiltzea antzezlanean zehar».
Talde handia eta gaztea
Taldeari dagokionez, berriz, aktore gehiagok hartu dute parte aurten. Guztira 35 aktore inguru izango dira, hain zuzen ere. Gainera, ohi baino talde «gazteagoa» dagoela adierazi du Intxauspek. «Beterano gutxi geratzen dira dagoeneko. Horrek energia eta askotariko ohiturak sorrarazi ditu
taldean. Ondo legoke horiek itzuliko balira, antzerki taldeak gazteak eta helduak behar dituelako», dio aurten gidoigile izan denak.
Joan zen maiatzean hasi zituzten entseguak, eta atzo gauean egin zuten azken entsegua. Ohi bezala, azken entsegua irekia izan zen, eta bihar erabiliko dituzten jantziak soinean zituztela egin zuten.
Beraz, guztia prest dute biharkorako, eta aurreko urteetan bezala, 2.000 herritar inguru bertaratzea espero dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide