Abian da Euskal Astea

Zarauzko Hitza 2011ko ira. 5a, 13:17

Euskal Astean murgilduta dira zarauztarrak. Dagoeneko izan dituzte herri bazkaria, Haurren Euskal Jai Eguna, ardo eta gazta dastaketa, aurresku eta soinu zahar txapelketak, euskararen aldeko lasterketa, bertsolari gazteen txapelketa, baita bikote gazteen dantza txapelketa ere. Baina ostiralera bitartean, Euskal Jai Eguna bitartean, egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango dute. Irailak 6, bihar 22:00. Zinema pilotalekuan, Garikoitz Mendizabal txistulariaren eskutik, bere bandaren eta Kepa Junkeraren laguntzaz, Sosegua ikuskizuna. Sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai, bost eurotan helduentzat, eta hiru eurotan Gazte Txartela dutenentzat. Irailak 7, etzi 22:00. Zinema pilotalekuan, Trikitilari Gazteen XXXI. Txapelketa. Sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai, hiru eurotan helduentzat, eta bitan Gazte Txartela dutenentzat. Irailak 8, osteguna  19:00. Musika Plazan, dantza saioa. 19:30. Frantziskotarren elizan, Zarauzko Abesbatzak salbea eta meza abestuko ditu. Irailak 9, Euskal Jai Eguna, ostirala 07:00. Goiz eresia. 08:00. Goiztiarrak taldearen irteera. Aintzinako ohitura berreskuratuz, goizean kalez kale garai hartako pertsonaiak irudikatuko dituzte. 08:30. Kalez kale txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo ttuntturroak. 11:00. Frontoi txikian, Goiztarrak taldearen eskutik pilota partidak, herri kirolak eta bertsoak. 11:30. Alproja taldearen irteera. Azpeitiarako bidea, Kale Nagusia, Musika Plaza (geldialdia), Azara kalea, Lege Zaharren Enparantza. 12:00. Munoan Berriz bederatzi antzezlana. 12:30. Parrokiatik karrozak aterako dira. Handik San Inazio kalea, Bizkaia kalea eta Foruen [...]

Euskal Astean murgilduta dira zarauztarrak. Dagoeneko izan dituzte herri bazkaria, Haurren Euskal Jai Eguna, ardo eta gazta dastaketa, aurresku eta soinu zahar txapelketak, euskararen aldeko lasterketa, bertsolari gazteen txapelketa, baita bikote gazteen dantza txapelketa ere.

Baina ostiralera bitartean, Euskal Jai Eguna bitartean, egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango dute.

Irailak 6, bihar

22:00. Zinema pilotalekuan, Garikoitz Mendizabal txistulariaren eskutik, bere bandaren eta Kepa Junkeraren laguntzaz, Sosegua ikuskizuna. Sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai, bost eurotan helduentzat, eta hiru eurotan Gazte Txartela dutenentzat.

Irailak 7, etzi

22:00. Zinema pilotalekuan, Trikitilari Gazteen XXXI. Txapelketa. Sarrerak Turismo Bulegoan daude salgai, hiru eurotan helduentzat, eta bitan Gazte Txartela dutenentzat.

Irailak 8, osteguna

 19:00. Musika Plazan, dantza saioa.

19:30. Frantziskotarren elizan, Zarauzko Abesbatzak salbea eta meza abestuko ditu.

Irailak 9, Euskal Jai Eguna, ostirala

07:00. Goiz eresia.

08:00. Goiztiarrak taldearen irteera. Aintzinako ohitura berreskuratuz, goizean kalez kale garai hartako pertsonaiak irudikatuko dituzte.

08:30. Kalez kale txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo ttuntturroak.

11:00. Frontoi txikian, Goiztarrak taldearen eskutik pilota partidak, herri kirolak eta bertsoak.

11:30. Alproja taldearen irteera. Azpeitiarako bidea, Kale Nagusia, Musika Plaza (geldialdia), Azara kalea, Lege Zaharren Enparantza.

12:00. Munoan Berriz bederatzi antzezlana.

12:30. Parrokiatik karrozak aterako dira. Handik San Inazio kalea, Bizkaia kalea eta Foruen kalea zeharkatu, eta Lege Zaharren enparantzarako bidea egingo dute.

Eguerdian. Erromeria Musika Plazan, trikitilariekin, txistulariekin eta dultzaineroekin.

14:00. Musika Plazan, Lizarrako larrain dantza herrikoia, dultzaineroekin.

17:30. Musika Plazatik Inurritzara kalejira, trikitilariekin, dultzaineroekin, txistulariekin eta karrozekin.

Ondoren. Erromeria Inurritzako zelaian.

19:15: Inurritzan, Larrain dantza herrikoia dultzaineroekin.

20:30. Kalejira Inurritzatik Musika Plazara.

23:00. Musika Plazan erromeria trikitilariekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide