Kultur adierazpen bat bera ere bazter ez dadin

Zarauzko Hitza 2011ko abuztuaren 12a

Hogeitabost urte bete ditu dagoeneko Arranopola Kultur Elkarteak. Mende laurdena bete izanagatik, gogotik ospatuko dute ekimenaren urteurrena. Hilaren 24rako jaialdia erraldoia prestatu dute, askotariko parte-hartzaileekin. «Hemendik pasatu diren talde guztiei eskaintza egin diegu, batu eta elkarrekin jaialdian parte har dezaten», azaldu du kultur elkarteko kide Garazi Altzibarrek. Hala, saio ugari izango da hilaren 24ko jaialdian; kontzertuak, olerki emanaldiak, antzerkiak eta abesbatza, besteak beste. Horrez gain, 25 urtean zehar ekimenen berri emateko sortutako kartelen erakusketa izango da ikusgai Arrano tabernan. Luncha ere emango diete bertaratzen direnei. Aldarrikapena izango du oinarrian. «Urtean zehar Zarautzen kultur ekimen ugari egiten dira, baina ekitaldi zehatzak izaten dira. Beste mota bateko ekimenak, minoritarioak, ahaztuta edo baztertuta geratzen dira. Horiei tartea egin nahi diogu gurean», nabarmendu du Xabier Urbieta Arranopolako kideak. Abuztuaren 24ko ekitaldia antolatzeaz gain, abendura bitarteak ekimen potenteak egingo dituztela aurreikusi dute elkartekideek. 25 urte kultura sustatuz 1986an sortu zen Arrano Kabia Gastronomia, Kultura eta Kirol Elkartea. «Alderdi gastronomikoa lotuta zegoen, kulturala sustatu behar zen», dio Urbietak. Hala, egun autonomoak diren Montetxio Abesbatza eta txistulari taldea osatu zuten, eta kultur ekitaldiak antolatzen hasi. Lehenengo urteetan bertso afari pare bat egin zuten, baita askotariko ikastaroak ere, sukaldaritza eta dantza eskolak, kasu. «Garai hartan ikastaro potoloak egiten [...]

Hogeitabost urte bete ditu dagoeneko Arranopola Kultur Elkarteak. Mende laurdena bete izanagatik, gogotik ospatuko dute ekimenaren urteurrena. Hilaren 24rako jaialdia erraldoia prestatu dute, askotariko parte-hartzaileekin. «Hemendik pasatu diren talde guztiei eskaintza egin diegu, batu eta elkarrekin jaialdian parte har dezaten», azaldu du kultur elkarteko kide Garazi Altzibarrek. Hala, saio ugari izango da hilaren 24ko jaialdian; kontzertuak, olerki emanaldiak, antzerkiak eta abesbatza, besteak beste. Horrez gain, 25 urtean zehar ekimenen berri emateko sortutako kartelen erakusketa izango da ikusgai Arrano tabernan. Luncha ere emango diete bertaratzen direnei.
Aldarrikapena izango du oinarrian. «Urtean zehar Zarautzen kultur ekimen ugari egiten dira, baina ekitaldi zehatzak izaten dira. Beste mota bateko ekimenak, minoritarioak, ahaztuta edo baztertuta geratzen dira. Horiei tartea egin nahi diogu gurean», nabarmendu du Xabier Urbieta Arranopolako kideak. Abuztuaren 24ko ekitaldia antolatzeaz gain, abendura bitarteak ekimen potenteak egingo dituztela aurreikusi dute elkartekideek.
25 urte kultura sustatuz
1986an sortu zen Arrano Kabia Gastronomia, Kultura eta Kirol Elkartea. «Alderdi gastronomikoa lotuta zegoen, kulturala sustatu behar zen», dio Urbietak. Hala, egun autonomoak diren Montetxio Abesbatza eta txistulari taldea osatu zuten, eta kultur ekitaldiak antolatzen hasi.
Lehenengo urteetan bertso afari pare bat egin zuten, baita askotariko ikastaroak ere, sukaldaritza eta dantza eskolak, kasu. «Garai hartan ikastaro potoloak egiten zituzten eta kontzertu gutxiago», azaldu du Arranopolako kideak. Kontzertuak, gainera, «serioagoak» zirela dio. Hala, Mikel Markez, Patxi Saiz, Tapia, Xabier Montoia eta Jexux Mari Lopetegi bezalako musikariak izan ziren Arranoko oholtza gainean. Askok, gainera, disko berria aurkeztu zuten bertan. Bertakoak ez ezik, atzerritarrak ere izan zuten tokia Arranon. «Irlandako Paul McAdam bitan izan da gurean. Oso kuriosoak izan dira haren emanaldiak».
Egun, hitzaldiak eta kontzertuak antolatzen dituzte, gehienbat. Hitzaldiak ostegunetan izaten dira; kontzertuak, berriz, ostiraletan. Hitzaldiei dagokionez, egun pil-pilean dauden gaiez aritzen dira adituak. Martxelo Diaz kazetariak Ekialde Hurbilean izandako matxinaden nondik norakoak azaldu zituen, e ta Karlos Zurutuzak, berriz, Kurdistanez jardun zuen, besteak beste.
Kontzertuen kasuan, talde ezezagunei euren burua ezagutzera emateko aukera eskaintzen diete elkartekideek. «Intro taldea izan da gure azken aurkikuntza», nabarmendu dute.

Sortu zenetik, jende ugari aritu da lanean Arranopolaren alde. Eta guztiek utzi dute euren kutsua. «Askotariko jendea pasatu da elkartetik, eta, ondorioz, gustu asko batu dira. Bakoitzak bere estiloaren arrastoa utzi du», esan du. Garai batean, esaterako, Egoitz Lasa aktorea aritu zen Arranopolan, eta antzerki munduak indar handia izan zuen: «Egun gehiago lantzen dugu musika mundua, Arranopolako kideok alor horretan mugitzen baikara gehienbat».
Urbietaren arabera, azken 20 urteetan Juanjo Iribar Max izan da kultur elkarteko alma matter-a: «Harek markatzen zuen egin beharreko bidea, taldetxo batek laguntzen zion». Max-ek kanpoko musika talde ugari ekarri ohi zituen, eta bertako antzerako taldeekin batera kontzertuak antolatu. «Horrek herritarren eta kanpokoen artean giro ederra sortzeko aukera ematen zuen». Egun ere Arranopolan kolaboratzen jarraitzen du Iribarrek, «aholkulari» gisa bada ere.
Ez da bakarra. Aritz Labiano Labi-k ere kartzelatik laguntzen du: «Ideiak-eta ematen dizkigu ekitaldiak antolatzeko». Hilaren 24an faltan emango dute Arranopolakoek haien kidea. «Muntatzerako garaian faltan emango dugu», esan dute txantxetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide