Egitarau xume batekin bada ere, jaia izango da nagusi Zarautzen amabirjinetan. Astelehenean eta asteartean ospatuko dituzte festak. Lehenengo egunean dantza eta musika emanaldiek tarte berezia izango dute. Hilaren 16an, berriz, Kresala taldeak dantza emanaldia eskainiko du.
Zarautzen Amabirjin jaiak
Abuztuak 15, astelehena. Ama Birjinaren eguna
11:00. Santa Maria la Real parrokian, meza nagusia, Schola Kantorumek abestuta.
11:00. Erraldoiak eta buruhandiak trikitilarien laguntzarekin.
13:00. Musika Plazan dultzaineroen kontzertua.
20:00. Musika Plazan dantzaldia Drindots taldearekin.
23:00. Hondartzan, su artifizialak.
Ondoren. Musika Plazan, dantzaldia Drindots taldearekin.
Abuztuak 16, asteartea. Ama Birjinaren bigarren eguna
11:00. Erraldoiak eta buruhandiak trikitilarien laguntzarekin.
20:00. Musika Plazan dantzaldia Kresala taldearekin.
23:00. Hondartzan, su artifizialak.
Ondoren. Musika Plazan, dantzaldia Kresala taldearekin.