Murala margotzen ari dira Azken Portun

Zarauzko Hitza 2011ko abuztuaren 5a

Azken Portu eta Aritzbatalde auzoetako Santa Klara jaiak hilaren 10ean, asteazkenean, lehertuko badira ere, girotzen joateko larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu du Komisiyuak. Gaur goizean hasi dira auzoko horma irudia margotzen eta bihar amaituko dute. Gerora, 15:30etik aurrera, berriz, Azken Portuko XXIX. Mus Txapelketa jokatuko dute.Interesa dutenek Plaza Gorrian eman beharko dute izena, txapelketa hasi aurretik. Bikote bakoitzeko 20 euro ordaindu beharko da. Sari ugari banatuko dituzte lehenengo postuetan sailkatzen direnen artean; zortzigarren sailkatzen den bikotearentzat ere izango da saria. Txapelketa irabazten dutenek txapela eta garaikurra jasotzeaz gain, 150 euro eskuratuko dituzte. Bigarren postuan sailkatzen direnek garaikurra eta 100 euroko saria jasoko dute eta hirugarrenek, berriz, Aiten Etxe jatetxean bi lagunentzako afaria. Auzoko lehenengo bikoteak Gau Txori jatetxean bi lagunentzako afaria eskuratuko dute. Gauean ere izango da giroa Azken Portun. Izan ere,VI. Bertso Tourra egingo dute, auzoko taberenetan zehar. 20:00etan Guria tabernatik abiatuko dira, eta Xabier Silveira eta Fredi Paia bertsolariak izango dituzte lagun auzotarrek. Elastikoak eta txartelak Bestalde, Azken Portuko bidegorrian festetako elastikoak izango dira salgai egunotan. Aurtengo Elastikoen Lehiaketa Maider Leturiagaren diseinuak irabazi du. Horrez gain, bidegorriko postuan datorren ostiralerako herri bazkarirako txartelak erosi ahalko dira, eta festetako egitarauak ere bertan izango dira eskuragarri. Era berean, hilaren 12ko marmitako [...]

Azken Portu eta Aritzbatalde auzoetako Santa Klara jaiak hilaren 10ean, asteazkenean, lehertuko badira ere, girotzen joateko larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu du Komisiyuak. Gaur goizean hasi dira auzoko horma irudia margotzen eta bihar amaituko dute.

Gerora, 15:30etik aurrera, berriz, Azken Portuko XXIX. Mus Txapelketa jokatuko dute.Interesa dutenek Plaza Gorrian eman beharko dute izena, txapelketa hasi aurretik. Bikote bakoitzeko 20 euro ordaindu beharko da.
Sari ugari banatuko dituzte lehenengo postuetan sailkatzen direnen artean; zortzigarren sailkatzen den bikotearentzat ere izango da saria. Txapelketa irabazten dutenek txapela eta garaikurra jasotzeaz gain, 150 euro eskuratuko dituzte. Bigarren postuan sailkatzen direnek garaikurra eta 100 euroko saria jasoko dute eta hirugarrenek, berriz, Aiten Etxe jatetxean bi lagunentzako afaria. Auzoko lehenengo bikoteak Gau Txori jatetxean bi lagunentzako afaria eskuratuko dute.
Gauean ere izango da giroa Azken Portun. Izan ere,VI. Bertso Tourra egingo dute, auzoko taberenetan zehar. 20:00etan Guria tabernatik abiatuko dira, eta Xabier Silveira eta Fredi Paia bertsolariak izango dituzte lagun auzotarrek.
Elastikoak eta txartelak
Bestalde, Azken Portuko bidegorrian festetako elastikoak izango dira salgai egunotan. Aurtengo Elastikoen Lehiaketa Maider Leturiagaren diseinuak irabazi du.
Horrez gain, bidegorriko postuan datorren ostiralerako herri bazkarirako txartelak erosi ahalko dira, eta festetako egitarauak ere bertan izango dira eskuragarri. Era berean, hilaren 12ko marmitako lehiaketan izena eman daiteke dagoeneko. Abuztuaren 9ra arteko epea izango da horretarako, eta Isabel tabernara jo beharko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide