Pasa den ostiraletik zabalik da Nazioarteko XVI. Artisautza Azoka, eta hilaren 7ra bitartean izango da irekita. Amaiera borobila emate aldera, askotariko ekitaldiak antolatu dituzte asteburara begira.
Gaur, esaterako, El Grillo y La Cigarra taldeak kontzertua eskainiko du, 19:00etatik aurrera.
Larunbatean, berriz, azokako azken tailerra egingo dute. Kasu
honetan, irute teknikaren
inguruko jardunaldia izango
da, eta herritarrek parte
hartzeko aukera izango dute bertan.
Igandean, azokaren azken egunean, alegia, Jorge Garnelo artisau zarauztarrak azokan zehar egindako eskultura emango dio Zarauzko Udalari.Horrez gain, egunero 30 euro zozkatuko dute azokan erosketak egin dituztenen artean.
Askotariko produktuak
Urtero legez, askotariko produktuak erosi ahalko dira Nazioarteko XVI. Artisautza Azokan. Hala, Azoka goizez 11:00etatik 14:00etara izango da irekita, eta arratsaldetan17:00ak eta 21:30ak bitartean.Guztira 29 postu daude , eta horietatik zortzi zarauztarrenak dira.