Zineforum saioak egingo dituzte Putzuzulon abuztuan

Zarauzko Hitza 2011ko abuztuaren 2a

Hil honetarako ere zine forum saioak antolatu dituzte Zarauzko Putzuzulo gaztetxeko kideek.  Abuztuaren 4an, 18an eta 25ean eta irailaren 1ean izango dira emanaldiak. Abuztuaren 11n ez dute saiorik eskainiko, auzoko jaiak direla-eta. Emanaldi guztiak 19:00etan izango dira. “Egun errealitatea jakinarazteko telebistak eta zineak eskaintzen digun aukera nuloa da. Guk errealitatea  azaltzen digun zinea badagoela erakutsi nahi dugu, eta hura bultzatu”, adierazi dute antolatzaileek. “Telebistak eta medioek euren lana egiten dute, eta askotan lortzen dute  helburua; hau da, gauzak horrela direla pentsatzea. Nola egiten dute? Gustatzen ez zaizkien aukerak isilaraziz; hau da, euren interesak defendatzen ez dituen zinea ezabatuz. Hori puskatzeko, ostegunero, arratsaldeko zazpietan, pelikula edo dokumental bat emango da, eta gero nahi duenarentzat eztabaida txiki bat izango da”. Egitaraua Abuztuak 4 NAGORE Zuzendaria: Helena Taberna Urtea: 2010 Sipnosia: Nagore Laffageren indarkeria kasua kontatzen duen dokumentala. Nagoreren ingurukoak elkarrizketatu ditu zuzendariak dokumentala osatzeko. Bortxaketaren inguruan hitz egiten du, eta epaiketako  momentu gogorrenak jasotzen ditu. Abuztuak 18 GUDAREN JAUNA(gaztelaniaz):2005ko filma.Aktore nagusiak Nicolas Cage eta Jared Leto.Benetako gertaeratan oinarritutako pelikula da. Yuri Orlov arma trafikatzailearen eta haren anaiaren bizitza kontatzen du. Pelikulak arma trafikanteak non eta zergatik mugitu diren erakusten du. Iraupena: 122 minutu Abuztuak 25 DEBTOCRACY(Grezieraz, gaztelaniaz azpititulatuta): Katerina Kitidi eta Aris [...]

Hil honetarako ere zine forum saioak antolatu dituzte Zarauzko Putzuzulo gaztetxeko kideek.  Abuztuaren 4an, 18an eta 25ean eta irailaren 1ean izango dira emanaldiak. Abuztuaren 11n ez dute saiorik eskainiko, auzoko jaiak direla-eta. Emanaldi guztiak 19:00etan izango dira.

“Egun errealitatea jakinarazteko telebistak eta zineak eskaintzen digun aukera nuloa da. Guk errealitatea  azaltzen digun zinea badagoela erakutsi nahi dugu, eta hura bultzatu”, adierazi dute antolatzaileek. “Telebistak eta medioek euren lana egiten dute, eta askotan lortzen dute  helburua; hau da, gauzak horrela direla pentsatzea. Nola egiten dute? Gustatzen ez zaizkien aukerak isilaraziz; hau da, euren interesak defendatzen ez dituen zinea ezabatuz. Hori puskatzeko, ostegunero, arratsaldeko zazpietan, pelikula edo dokumental bat emango da, eta gero nahi duenarentzat eztabaida txiki bat izango da”.

Egitaraua

Abuztuak 4

NAGORE

Zuzendaria: Helena Taberna
Urtea: 2010
Sipnosia: Nagore Laffageren indarkeria kasua kontatzen duen dokumentala. Nagoreren ingurukoak elkarrizketatu ditu zuzendariak dokumentala osatzeko. Bortxaketaren inguruan hitz egiten du, eta epaiketako  momentu gogorrenak jasotzen ditu.

Abuztuak 18

GUDAREN JAUNA(gaztelaniaz):2005ko filma.Aktore nagusiak Nicolas Cage eta Jared Leto.Benetako gertaeratan oinarritutako pelikula da. Yuri Orlov arma trafikatzailearen eta haren anaiaren bizitza kontatzen du. Pelikulak arma trafikanteak non eta zergatik mugitu diren erakusten du.
Iraupena: 122 minutu

Abuztuak 25

DEBTOCRACY(Grezieraz, gaztelaniaz azpititulatuta): Katerina Kitidi eta Aris Hatzistefanou kazetariek egin dute, aurten. Greziaren zorra nola sortu den erakusten du dokumentalak, eta zein irtenbide eman dakiokeen. Erreskatearen aurrean beste aukerak badaudela erakusten du.
Iraupena: 74 minutu.

Irailak  1


XXY

Zuzendaria: Lucía Puenzo
Urtea: 2007
Iraupena: 82 min
Sinopsia: Alexek 15 urte ditu, eta Piriapolis (Argentina) kanpokaldean bizi da, etxola batean, gurasoekin. Neskak sekretu bat du.  Buenos Airesetik lagun batzuk bisitan heltzean hasten da istorioa (bikote bat eta haien semea, Alvaro). Alvaroren aita zirujau plasikoa da, eta bere lagunen alabarengan duen interes medikoakoaren ondorioz joaten da bisitan. Seme-alaben artean sortutako erakarpenaren ondorioz, gurasoek beldur zienari egin beharko diote aurre. Herrian Alex fenomeno bat izango balitz bezela begiratzen dute.

Informazio gehiago: http://www.putzuzulo.net

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide