Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteak dirua bilduko du asteburuan, hilaren 6an eta 7an, urtean eskaintzen dituen zerbitzuak finantzatzeko. Izan ere, doan eskaintzen dizkiete bai gaixoei bai senideei.
Elkarteko boluntarioek, dirua biltzeaz gain, elkartearen inguruko informazioa emango dute, bai arretari dagokionean, bai prebentzioari buruz. Herriko kaleetan mahaiak jarriko dituzte, itsulapikoekin. Lekuak ez dituzte zehaztu.