Zarautz Kirol Elkarteko halterofilia atalak antolatuta, Halterofilia Kriteriuma ari dira egiten gaur malekoian, sorosleen egoitzaren aurrean. Aurtengoa Emilio Olazabalen oroimenezko seigarren ekitaldia da, eta, azken urteetan bezalaxe, bi txapelketa jokatuko dituzte. Goizean gaztetxoak aritu dira pisua jasotzen, 11:00etatik 13:00etara, Gazteen Zarauzko IV. Halterofilia Sarian. Eta arratsaldez, berriz, XX. Zarautz Saria jokatuko dute. Saioar
en ostean, herri kirol erakustaldiak izango dira. Agustin Landarbide eta Izeta aita-semeak harria jasotzen eta Mugertzatarrak aizkoran, hain justu ere.