Zarauzko Landare Berezien II. Azoka egin dute goizean, 09:00etatik 14:00etara,
Lege Zaharren Enparantzan. Landare bereziak hazten eta ugaltzen dituzten ekoizleak egon dira bertan.
Mota askotako landareak izandira Udaletxe parean. Kaktusak, barazki eta landare ekologikoak, sukaldaritzarako eta usaindun landareak, zuhaiska apaingarriak eta garaiko landareak, kasu.