Gazteek euren artean kezka komunez eztabaidatzeko asmoz, I. Gazte Xaparrada antolatu du Marasma mugimenduak. Talde txikitan antolatuta, kulturaz eta euskaraz, feminismoaz, etxebizitzaz, ikasle mugimenduaz eta kirolaz jardun dute, talde txikitan antolatuta. Bi fasetan eztabaidatu dute, tartean “hamabiterditakoa” eginez.
Ondoren, 14:30etatik aurrera bazkaria egin dute Musika Plazan. Usurbilgo Zero Zabor taldeko gazteak janariaren eta horrek sortutako zaborraren inguruan hitz egin dute bertan.
17:30ean sabel dantza eta dantza afrikar tailerrak egingo dituzte itsas pasealekuan. Parte hartzeko bertaratu besterik ez dute egin beharko interesa dutenek. Gerora, break dance eta graffiti erakustaldia izango dira leku berean.
Gorputza astindu ostean, triki poteoa egingo dute parte-hartzaileek herrian zehar, eta gau aldera, berriz, erromeria izango da Fun&Go taldearen eskutik.