Pultsulariak itsasertzean

Zarauzko Hitza 2011ko uztailaren 15a

Zarautz Kirol Elkarteko halterofilia atalak antolatuta, Halterofilia Kriteriuma egingo dute bihar malekoian, sorosleen egoitzaren aurrean; eguraldi txarra egingo balu, Aritzbatalde frontoian. Aurtengoa Emilio Olazabalen oroimenezko seigarren ekitaldia izango da, eta, azken urteetan bezalaxe, bi txapelketa jokatuko dituzte. Goizez, Gazteen Zarauzko IV. Halterofilia Saria eta arratsaldez, berriz, XX. Zarautz Saria. Saio bakoitzaren ostean, herri kirol erakustaldiak izango dira; Agustin Landarbide eta Izeta aita-semeak harria jasotzen eta Mugertzatarrak aizkoran, hain justu ere. Pultsulari gazteek ekingo diote egun osoko jardunaldiari, 11:00etatik 13:00etara. Zarauzko halterofilia taldeko ordezkariez gain, Akitaniako, Galdakaoko eta Molins de Reiko kirolariak ariko dira nor baino nor. Helduen txapelketan, bien bitartean, honako hauek lehiatuko dira: Akitaniako selekzioa, Burgoseko Sol y Luz elkartea, Errioxako selekzioa, Ziburuko taldea eta Zarauzko taldeak. Taldeka nahiz bakarka jokatuko dituzte txapelketak, baina Zarautz Saria talde onenak eskuratuko du. Zarautz Saria klasikoa da Euskal Herriko halterofilia txapelketen artean. Aurten 20. urteurrena ospatzen badu ere, ibilbide luzea du historikoki. Emilio Olazabal zenaren ekimenez, 60ko hamarkada bukaeratik jokatzen dira halterofilia txapelketak herrian. Primer Trofeo Pais Vasco izenekoa izan zen lehena, 1969an; Zinema frontoian jokatu zuten, ZKE eta Gipuzkoako Federazioak antolatuta. Urte batzuk geroago, Musika Plazan egin zuten txapelketa, Trofeo Internacional de Halterofilia izena hartuz. Aurrerago, gainera, Manuel Grijalba Oroimenezkoa ere [...]

Zarautz Kirol Elkarteko halterofilia atalak antolatuta, Halterofilia Kriteriuma egingo dute bihar malekoian, sorosleen egoitzaren aurrean; eguraldi txarra egingo balu, Aritzbatalde frontoian. Aurtengoa Emilio Olazabalen oroimenezko seigarren ekitaldia izango da, eta, azken urteetan bezalaxe, bi txapelketa jokatuko dituzte. Goizez, Gazteen Zarauzko IV. Halterofilia Saria eta arratsaldez, berriz, XX. Zarautz Saria. Saio bakoitzaren ostean, herri kirol erakustaldiak izango dira; Agustin Landarbide eta Izeta aita-semeak harria jasotzen eta Mugertzatarrak aizkoran, hain justu ere.
Pultsulari gazteek ekingo diote egun osoko jardunaldiari, 11:00etatik 13:00etara. Zarauzko halterofilia taldeko ordezkariez gain, Akitaniako, Galdakaoko eta Molins de Reiko kirolariak ariko dira nor baino nor. Helduen txapelketan, bien bitartean, honako hauek lehiatuko dira: Akitaniako selekzioa, Burgoseko Sol y Luz elkartea, Errioxako selekzioa, Ziburuko taldea eta Zarauzko taldeak. Taldeka nahiz bakarka jokatuko dituzte txapelketak, baina Zarautz Saria talde onenak eskuratuko du.
Zarautz Saria klasikoa da Euskal Herriko halterofilia txapelketen artean. Aurten 20. urteurrena ospatzen badu ere, ibilbide luzea du historikoki. Emilio Olazabal zenaren ekimenez, 60ko hamarkada bukaeratik jokatzen dira halterofilia txapelketak herrian. Primer Trofeo Pais Vasco izenekoa izan zen lehena, 1969an; Zinema frontoian jokatu zuten, ZKE eta Gipuzkoako Federazioak antolatuta. Urte batzuk geroago, Musika Plazan egin zuten txapelketa, Trofeo Internacional de Halterofilia izena hartuz. Aurrerago, gainera, Manuel Grijalba Oroimenezkoa ere izan zen.
Zarautz Saria—izen hori du egun probak— 1992an abiarazi zuen Zarauzko halterofilia taldeak. Maila handiko taldeak eta kirolariak ekartzen saiatzen dira. «Halterofiliaren egoera zein den ikusita, ez da erraza nazioarteko txapelketa bat antolatu eta atzerriko pultsulariak ekartzea. Askotan, aurrekontu faltak zaildu egiten du, baina ahal duguna egiten dugu, eta pixkanaka-pixkanaka aurrera goaz», adierazi du ZKE halterofilia saileko koordinatzaile Inko Illarramendik.￿

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide