San Miguel Cracks del Surf ‘reality show’-a grabatuko dute Zarautzen

Zarauzko Hitza 2011ko uztailaren 15a

San Miguel garagardo markak eta Antena3 taldeak San Miguel Cracks del Surf reality show-a sortu dute. Zarautzen grabatuko dute, eta surf eskolako egunerokotasunean eta bertako partaideen elkarbizitzan oinarrituko da. Lehiakideek Aritz Aranburu eta Ibon Amatriain surflariak izango dituzte gidari, eta surfaren diziplina eta teknika lantzen lagunduko diete. Programa 2012ko otsaila-martxoa aldera emango dute Nitro kate digital berrian. Saioa, ordea, iraila inguruan hasiko dira grabatzen, San Miguel Pro Zarautz Munduko Surf Txapelketan, bertan egingo baitute casting-aren bigarren atala. ‘Casting’-a gaurtik Interesa dutenek gaurtik aurrera zintzilikatu ahalko dute euren abileziak biltzen dituen bideoa www.antena3.com webgunean. Parte-hartzaileak 18 urtetik gorakoak eta surfarekin lotura izan beharko dute, baina «ez dute profesionalak izan beharrik». «Surfa gustuko duen oro aurkez daiteke casting-era, adituak zein amateurrak», nabarmendu du San Migueleko komunikazio arduradun Sergio Guillermok. Erabiltzaileen bozka gehien jasotzen dituzten lehenengo hamabost lagunek hitzordua izango dute gerora San Miguel Pro Zarautz txapelketan. Bertan, hainbat frogatan hartuko dute parte, eta, horien arabera, epaile adituek hamabost hautagaitatik hiru kaleratuko dituzte. Finalistek nolabaiteko hauteskunde kanpaina egin beharko dute Facebook eta Twiterreko profilen bitartez. Boto gehien jasotzen dituzten hamar kandidatuak izango dira programako lehiakideak. Bost neska eta bost mutil izango dira, guztira. Horiek hiruzpalau astez Zarautzen biziko dira elkarrekin, «itsasotik gertu». Ametsa [...]

San Miguel garagardo markak eta Antena3 taldeak San Miguel Cracks del Surf reality show-a sortu dute. Zarautzen grabatuko dute, eta surf eskolako egunerokotasunean eta bertako partaideen elkarbizitzan oinarrituko da. Lehiakideek Aritz Aranburu eta Ibon Amatriain surflariak izango dituzte gidari, eta surfaren diziplina eta teknika lantzen lagunduko diete.
Programa 2012ko otsaila-martxoa aldera emango dute Nitro kate digital berrian. Saioa, ordea, iraila inguruan hasiko dira grabatzen, San Miguel Pro Zarautz Munduko Surf Txapelketan, bertan egingo baitute casting-aren bigarren atala.
‘Casting’-a gaurtik
Interesa dutenek gaurtik aurrera zintzilikatu ahalko dute euren abileziak biltzen dituen bideoa www.antena3.com webgunean. Parte-hartzaileak 18 urtetik gorakoak eta surfarekin lotura izan beharko dute, baina «ez dute profesionalak izan beharrik». «Surfa gustuko duen oro aurkez daiteke casting-era, adituak zein amateurrak», nabarmendu du San Migueleko komunikazio arduradun Sergio Guillermok.
Erabiltzaileen bozka gehien jasotzen dituzten lehenengo hamabost lagunek hitzordua izango dute gerora San Miguel Pro Zarautz txapelketan. Bertan, hainbat frogatan hartuko dute parte, eta, horien arabera, epaile adituek hamabost hautagaitatik hiru kaleratuko dituzte.
Finalistek nolabaiteko hauteskunde kanpaina egin beharko dute Facebook eta Twiterreko profilen bitartez. Boto gehien jasotzen dituzten hamar kandidatuak izango dira programako lehiakideak. Bost neska eta bost mutil izango dira, guztira.
Horiek hiruzpalau astez Zarautzen biziko dira elkarrekin, «itsasotik gertu».
Ametsa betetzeko aukera
«Irabazlea ez da izango surflari onena. Elkarbizitzan ondoen moldatzen dena, aurrerapauso handienak ematen dituena, gogo gehiena jarri eta lan gehien egiten duena izango da irabazlea», adierazi du Aranburuk.
Horrek surfari loturiko ametsa bete ahalko du. «Irabazleak nahi duena eskatu dezake, Hawaiira bidaia bat, edota surf eskola bat irekitzeko aurrekontua», azaldu du Guillermok.

Aritz Aranburu (Zarautz, 1984) aukeratu du Antena3 taldeko Nitro kateko zuzendaritzak San Miguel Cracks del Surf saioko surf eskolako zuzendari gisa. Zarauztar gaztea «munduko surfeko eliteko kide» delako hautatu du kateak, eta gogoz ekingo dio esperientzia berri horri.
Zein izango da zure lana ‘San Miguel Cracks del Surf’ programan?
Surf eskola baten inguruan oinarrituko da programa, eta Ibon Amatriainek eta biok gidatuko dugu akademia hori. Gure lana lehiakideei surfaren inguruko aholkuak ematea izango da, orohar. Nolabait esateko, haien anaia zaharrak izango gara. Hala, gomendioak emango dizkiegu, surf diziplina helarazi, entrenatu, besteak beste.
Biontzat oso gauza naturala da lan hori; izan ere, biok hortaz bizi gara, egunero egiten dugun zerbait da guretzat.
Eguneroko lana bai, baina telebistaz botako dute.
Antena3e taldeko Nitro kate digital berrian aterako gara, bai.Gustura nago, egia esan, proiektu berria baita niretzat, ezberdina. Hasieran errespetua eman zidan telebistan agertze horrek, baina gerora, Ibon Amatriainekin elkarlanean jardungo nuela esan zidatenean aurrera egitea erabaki nuen. Elkarrekin lan polita egiteko aukera izango dugula iruditzen zait.
Reality show-a izango da San Miguel Cracks del Surf. Gran Hermano-ren gisako saioa izango al da?
Ez du Gran Hermano edota Operacion Triunfo bezalako programen antzik izango, ezta gutxiagorik ere. Gran Hermano-n baino modu naturalagoan erakutsiko du elkarbizitza, eta surfa izango du oinarrian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide