Artisau Eguna izango da igandean

Zarauzko Hitza 2011ko uzt. 8a, 15:48

Urtero bezala, Artisau Eguna izango da igandean, Artezaleak-en eskutik. Foruen Plazan 33 postu jarriko dituzte, goizeko hamaiketatik arratsaldeko bederatziak arte. Askotariko produktuak aurkeztuko dituzte artisauek: pintura, pitxiak, telareak, esmaltea...

Urtero bezala, Artisau Eguna izango da igandean, Artezaleak-en eskutik. Foruen Plazan 33 postu jarriko dituzte, goizeko hamaiketatik arratsaldeko bederatziak arte. Askotariko produktuak aurkeztuko dituzte artisauek: pintura, pitxiak, telareak, esmalteak, buztina, landutako harria, tiffany estiloko lanparak, taloak, edergintza naturala, larrugintza, oinetakoak, kamixetak, eta abar.

Artisauen artean zarauztarrak ere izango dira, inoiz baino gehiago:  Manu Urbieta, Aitziber Esnaola, Paulo eta Itziar Albisua, Ane Franco, Loretxu Gurrea, Olaia Landa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide