Udan sartzearekin batera iritsi dira San Pelaio jaiak. Korporazio berriaren lehenengo jaiak izanda, agintaldia estreinatzeko egitarau betea aurkeztu zuten udal ordezkariek herenegun, Haur Kultur Taldeko, ZAE Zarautz Arraun Elkarteko, Zurekin ostalarien elkarteko, Helduen danborradako, Iñurritza Jai Batzordeko, Gurekin Jai batzordeko eta Azken Portuko jai batzordeko kideekin, eta herriko beste hainbat eragilerekin batera: «Herritarren artean du Zarauzko kulturak aberastasun handiena. Zarauztarren borondatea da gure kultur azpiegitura onena». Hala, aurten Gurekin Jai festa batzordearekin bat egin du Udalak, besteak beste, «jaiei izan beharko luketen izaera herritar eta parte-hartzailea itzultzeko asmoz».
«Herritarren eta elkarteen borondatearen eta lanaren lapikoa izango da Zarauzko udal berria, ez oztopo», jakinarazi zuten. Hori dela eta, «bateko eta besteko elkarte eta eragileek urtez urte egindako lana» aitortu zuten: «Mila esker borondaterik onenarekin ekitaldiak antolatu dituzuen, antolatzen dituzuen, eta antolatuko dituzuen eragile eta elkarte guztiei. Zuek gabe Zarautz askoz hutsago egongo litzateke. Zuei esker herri hau askoz koloretsuagoa da».
EGITARAUA
Ekainak 24, bihar
11:45. San Pelaio ermitan, Udaberri abesbatzaren kontzertua.
19:00. Musika Plazan, dantza tailer irekia Aiko taldearekin.
Aldi berean. Frontoi txikian, pilota partidua Sebastian Aristiren Oroimenezko XXI. Jaialdia. Euria egiten badu, Zinema frontoian egingo dute.
20:00. Manifestazioa, Egin dezagun bidea. Eskubide guztien jabe, Euskal presoak etxera lemapean.
Ondoren. Txosnen irekiera: antzerkia, koroa, abestia eta tortilla erraldoia.
22:00. Kiroldegian, The Usky’s eta Nena Dakonte taldeen kontzertua, Zurekin Zarauzko ostalarien elkarteak antolatuta.pAldi berean. Txosnetan, Trashgression, Diskoirää, Ernia eta Mor more taldeen kontertuak.
Ekainak 25, larunbata
11:00. Moilan, baltsa karrera.
12:00. Suziriak eta txupinazoa. Udaletxeko balkoian, alkateak Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari makila emango dio.
Ondoren. Kalejira.
12:30. Musika Plazan, 2011 denboraldiko Enbata traineruaren aurkezpena.
13:00. Txosnetan, paella lehiaketa eta bazkaria.
18:00. Txosnetatik abiatuta, kalejira eta jolasak.
18:30. Haurren XXXIII. Agerraldia. Irteera Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoetatik, Zarauzko Musika Bandak eta Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta.
Ondoren. Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiak herriko ikurrina igoko du, Agerraldiko zuzendariak eta herriko agintariak lagun dituela.
20:00. Lege Zaharren enparantzan, talde guztiak bilduko dira, eta elkarrekin joko dute.
23:00. Txosnetan, Eskuz Eskuri buruzko bideo emanaldia.
23:30. Txosnetatik, txaranga herrikoia udaletxeko plazara.
23:30. Helduen Danborrada, Gaztelekutik abiatuta.
23:45. Lege Zaharren enparantzan, danborradako ordezkariek San Pelaio Makila Iñaki Olazabal Paxori emango diote.
00:00. Lege Zaharren enparantzan, herriko ikurriña igoko du. Txupinazoa San Pelaioren ereserkiarekin batera.
Ondoren. Helduen Danborradako konpainia guztiek batera joko dituzte doinuak.
00:15. Musika Plazan, dantzaldia, Egan taldearekin.
Aldi berean. Helduen Danborrada, bi konpainiatan banatuta, herriko kaleetan zehar ibiliko
da eta, ondoren, denak elkartuko dira Musika Plazan, elkarrekin jotzeko.
Aldi berean. Txosnetan, Feos Pero Majos eta Marianitoz Blai taldeen kontzertuak.
Ekainak 26, igandea. San Pelaio Eguna
08:00. Herria esnatzeko txaranga.
09:00. Diana, trikitilari eta dultzaineroekin.
11:00. San Pelaio ermitan, Meza Nagusia.
11:30. Buruhandi eta erraldoiak, dultzainero eta trikitilariekin.
Aldi berean. Moilan, ur jolasak.
12:30. Iñurritzako zelaian, aurreskua, Iñurritzako gazteek eskainia.
Aldi berean. Iñurritza Jai Batzordearen lokalean, ardoa eta gazta musutruk.
Aldi berean. Merkatu plazan, Zarauzko Musika Bandaren kontzertua.
14:00. Txosnetan preso eta iheslarien aldeko bazkaria.
17:00. Musika plazan, koadrilak bilduko dira brusak jantzita.
17:30. Musika plazatik Iñurritzara kalejira, trikitilari, dultzainero eta Oria txarangarekin.
18:00-20:00. Iñurritzako zelaian, erromeria eta Aiko taldearen emanaldia. Txahal pintxoak banatuko dituzte.
Aldi berean. Iñurritza Jai Batzordeak bere lokalean ardoa eta gazta muxutruk emango du.
20:30. Erromesen itzulera, kalejiran, Musika plazara Oria txarangarekin.
22:30. Iñurritzan, erromeria, Etxe eta Montterekin.
23:00. Hondartzan, suak.
Aldi berean. Txosnetan, Adabegi, Luz de Putas eta Korumba taldeen kontzertua.
Ondoren. Musika Plazan, dantzaldia Lisker taldearen eskutik.
Ekainak 27, astelehena. Haurren Eguna
05:00. Baratzuri zopa, Iñurritza Jai Batzordeak eskainia.
06:00. Auzokoen oilasko biltzearen hasiera.
11:00. Buruhandi eta erraldoiak, trikitilarien laguntzarekin.
12:30. Musika plazan, Oinpiadak haurrentzako ikuskizuna.
13:30. Auzokoen Oilasko biltzearen amaiera Iñurritzako zelaian.
17:00. Txosnetan, Lesgaytrans egunaren hasiera: gona tailerra.
Ondoren. Txosnetan, jolasdromoa Tragopikotruk tartearekin.
17:30. Musika plazatik Iñurritzara kalejira, Sugarri fanfarrea, Imuntzo trikitilari eskola, buruhandi eta erraldoiekin.
18:00. Ikastolako kirol zelaian, haur parkea.
18:00-20:00. Iñurritzako zelaian, erromeria Sugarri fanfarrea eta Imuntzo trikitilari eskolako trikitilariekin.
Aldi berean. Iñurritza Jai batzordeak bere lokalean ardoa eta gazta muxutruk emango du.
18:45. Iñurritzan, Gramola haurrentzako berbena.
19:30. Txosnetatik, manifestazioa: Gona eta Minifalda!
Ondoren. Txosnetan, txokolatea frutarekin.
20:30. Erromesen itzulera, kalejiran, Musika Plazara.
22:00. Txosnetan, antzerkia eta drag queen showa.
22:30. Iñurritzako zelaian, Bertso Jaialdia: Andoni Egaña, Arkaitz Estiballez, Iker Zubeldia, Julio Soto eta Mantxi. Gai jartzailea: Ion zaldua.
Ondoren. Iñurritzan, erromeria Laja II eta Narbaizarekin.
22:30. Musika plazan, DJon.
02:00. Gaztetxean, karaokea.
Ekainak 28, asteartea
09:00. Diana txistulariekin.
11:00. Meza, eta ondoren, Iñurritzako Zaharren elkartean, hamaiketakoa auzoko adinduentzat, Iñurriza Jai Batzordeak eskainita.
11:30. Iñurritzako zelaian, haur jolasak.
14:00. Iñurritza Elkartean, oilasko biltzean parte hartu dutenentzat, gibel jana.
18:30. Iñurritzan, herri kirol jaialdia. Harri-jasotzaileak: Idoia Etxeberria eta Hodei Izeta IV. Aizkolariak: Ernesto Bihurri eta Jose Felix Zubizarreta.
21:00. Iñurritzan, kantu afaria, Jaione Eskuderorekin. Jai Batzordeak mokadutxoa eskainiko die bertaratzen direnei.
22:30. Iñurritzako zelaian, Intro, Mantisa eta Unsain taldeen eskutik kontzertua.