Armairutik atera dira Pottorberoak

Zarauzko Hitza 2011ko ekainaren 11

“Pottorberoa naiz”, aitortu zuten Musika Plazara gerturatu zen hainbat lagunek atzo, homofobiaren eta transfobiaren kontrako aldarri gisa. Oihu egin zuten, Pottorbero Mugimenduak eskatu bezala, denek entzuteko moduan.

Giro gori gara gu-Homo...

“Pottorberoa naiz”, aitortu zuten Musika Plazara gerturatu zen hainbat lagunek atzo, homofobiaren eta transfobiaren kontrako aldarri gisa. Oihu egin zuten, Pottorbero Mugimenduak eskatu bezala, denek entzuteko moduan.

Giro gori gara gu-Homofobiarik ez lemapean antolatu zuen ekitaldia kolektiboak. 20:00etarako performancea zuten iragarrita, eta ordu erdi pasatxo geroago hasi bazen ere, dozenaka lagun erakarri zituen. Armairutik ateratzea irudikatu zuten; hainbat lagun kioskoan kokatutako armairu batetik atera zen. Armairua eskaileretatik behera botaz amaitu zuten ikuskizuna.

Ondoren, muxu katea egin zuten gaztetxeraino. Han, pikoteo-afariaren ostean, Desira desordenatuak liburua aurkeztu zuten. Musikarekin amaitu zuten gaua: Pottor eta Klito taldearen kontzertua eta Kortay Pega eta Umea MJ-rekin. IMG_1190 IMG_1191 IMG_1192 IMG_1193 IMG_1198 IMG_1200 IMG_1201 IMG_1204 IMG_1205 IMG_1208 IMG_1214 IMG_1215

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide