378. Toldoa elkarteak udako egonaldia antolatu du uztailerako

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 30a

Zarauzko Gaztelekua kudeatzen duen 378. Toldoa Gazte Elkarteak Udalaren laguntzarekin udako egonaldia antolatu du uztailaren 1etik 10era. Aurten Asturias aldera joango dira izena ematen dutenak, Picos de Europa parke naturalera. Sotres herrian izang...

Zarauzko Gaztelekua kudeatzen duen 378. Toldoa Gazte Elkarteak Udalaren laguntzarekin udako egonaldia antolatu du uztailaren 1etik 10era. Aurten Asturias aldera joango dira izena ematen dutenak, Picos de Europa parke naturalera. Sotres herrian izango dira zehazki, eta hamar egunotan askotariko jardunaldiak egiteko aukera izango dute, Sella ibaiaren jaitsiera, barrankismoa eta mendi irteerak, besteak beste. Informazio osoa jaso nahi duenak www.picosdeuropa.net/penacastil webgunea bisitatu dezake.
Interesa dutenek ahal bezain laster eman beharko dute izena; izan ere, hiru leku besterik ez dira geratzen. Irteerak 300 euroko kostua izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide