Danborrak astinduz ekin diete santamarinei

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 20a

Arratsaldeko suzirien eztandak eta kanpaikadek emango zioten hasiera Santa Marina auzoko jaiei atzo. Hala eta guztiz ere, iluntzeko ohiko danbodarrarekin murgilduko ziren festan auzotarrak eta, oro har, herritar guztiak. Santamarinak udaberri-udako jaien abiapuntu dira herrian, eta jendeak estimu handitan ditu. Gaurtik hasi eta igandea bitartean, ez da aspertzeko astirik izango auzoan: buruhandiak, zezen txikiak, pailazoak, musika, dantza saioak… eta lehiaketak. Santamarinetan haur eta helduentzako hainbat lehiaketa antolatzen dute urtero-urtero, parte-hartze politarekin. Ohiturari jarraituz, pilota txapelketa, lasterketak, toka txapelketa, marrazki eta pintura lehiaketa eta patata tortila lehiaketa egingo dituzte egunotan. Iganderako, San Fermin eguna antolatu du jai batzordeak, eta jende sanferminez mozorrotu joan dadin nahi dute, zezen txikien jaialdira. Egitaraua maiatzak 21, gaur 08:00etan. Meza, Santa Marina ermitan. Jarraian. Txokolate jana, Kirkilla-enea jatetxean. 10:00etan. XXII. Santa Marina Pilota Txapelketa, Manuelako frontoian. 11:00etan. Jubilatuentzat hamaiketakoa, Arkaitz-Mendin. 12:00etan. Iratzarri dantza taldearen erakustaldia. Eguerdian. Hamaika Bertuteren bertso saioa. 18:00etan. Santa Marina Lasterketa, 7 eta 10 urte bitartekoentzat. Ondoren. Buruhandiak, auzoko kaleetan. 19:00etan. Aiko dantza taldearen saioa, Musika Plazan 20:00etan. Zezen txikien eta pottoken jaialdia. 10:30ean. Musika emanaldia, Laiotz taldearen eskutik. maiatzak 22, bihar 10:00etan. Marrazki eta pintura lehiaketa. 12:00etan. Helduentzako toka txapelketa. 12:30ean. Patata tortilla lehiaketa; Santa Marinko tabernan aurkeztu behar dira. 17:30ean. Hipo [...]

Arratsaldeko suzirien eztandak eta kanpaikadek emango zioten hasiera Santa Marina auzoko jaiei atzo. Hala eta guztiz ere, iluntzeko ohiko danbodarrarekin murgilduko ziren festan auzotarrak eta, oro har, herritar guztiak.
Santamarinak udaberri-udako jaien abiapuntu dira herrian, eta jendeak estimu handitan ditu. Gaurtik hasi eta igandea bitartean, ez da aspertzeko astirik izango auzoan: buruhandiak, zezen txikiak, pailazoak, musika, dantza saioak… eta lehiaketak. Santamarinetan haur eta helduentzako hainbat lehiaketa antolatzen dute urtero-urtero, parte-hartze politarekin. Ohiturari jarraituz, pilota txapelketa, lasterketak, toka txapelketa, marrazki eta pintura lehiaketa eta patata tortila lehiaketa egingo dituzte egunotan. Iganderako, San Fermin eguna antolatu du jai batzordeak, eta jende sanferminez mozorrotu joan dadin nahi dute, zezen txikien jaialdira.

Egitaraua
maiatzak 21, gaur
08:00etan. Meza, Santa Marina ermitan.
Jarraian. Txokolate jana, Kirkilla-enea jatetxean.
10:00etan. XXII. Santa Marina Pilota Txapelketa, Manuelako frontoian.
11:00etan. Jubilatuentzat hamaiketakoa, Arkaitz-Mendin.
12:00etan. Iratzarri dantza taldearen erakustaldia.
Eguerdian. Hamaika Bertuteren bertso saioa.
18:00etan. Santa Marina Lasterketa, 7 eta 10 urte bitartekoentzat.
Ondoren. Buruhandiak, auzoko kaleetan.
19:00etan. Aiko dantza taldearen saioa, Musika Plazan
20:00etan. Zezen txikien eta pottoken jaialdia.
10:30ean. Musika emanaldia, Laiotz taldearen eskutik.
maiatzak 22, bihar
10:00etan. Marrazki eta pintura lehiaketa.
12:00etan. Helduentzako toka txapelketa.
12:30ean. Patata tortilla lehiaketa; Santa Marinko tabernan aurkeztu behar dira.
17:30ean. Hipo eta Tomax pailazoen emanaldia.
Ondoren. Haurrentzat moto eta patinete lasterketak. Bukaeran, txokolate jana.
20:00etan. Zezen txikien eta pottoken jaialdia.
Egun osoan. Turu-Turu-Bam Band txarangak girotuko du auzoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide