Zarauzko alkategaiekin mahai ingurua, hilaren 18an

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 12a

Zarauzko alkatetzarako hautagai guztiak bilduko ditu Urola Kostako Hitzak datorren asteazkenean, hilaren 18an, Antoniano aretoan. Mahai-ingurua 19:30etan izango da, eta bertan izango dira Imanol Lasa (EAJ), Juan Luis Illarramendi (Bildu), Jon Mendizabal (H1!), Patxi Elola (PSE-EE), Andoni Ibarguren (EB-Aralar) eta Rafa Olaizola (PP), moderatzailearen galderak erantzuteko prest. Herritarrek ere izango dute aukera galderak egiteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide