Uhinen babesaren inguruko hitzaldia eskainiko du Gregory le Moignok gaur

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 11

Naturaldia natur jardunaldien baitan, Europa Surfrider Fundazioko ordezkari Gregory Le Moignok Uhinen babesa, gizarte, ekonomia eta kultura arloetan hitzaldia eskainiko du gaur, udaletxeko pleno aretoan 19:00etatik aurrera. Axi Muniain zarauztarra...



Naturaldia natur jardunaldien baitan, Europa Surfrider Fundazioko ordezkari Gregory Le Moignok Uhinen babesa, gizarte, ekonomia eta kultura arloetan hitzaldia eskainiko du gaur, udaletxeko pleno aretoan 19:00etatik aurrera. Axi Muniain zarauztarrak aurkeztuko du ekitaldia, surflarien ordezkari gisa.
«Surfrider Fundazioak hogei urte darama Europako itsasbazterrak babesten. Besteak beste, herritarrak kontzientziatzeko hainbat programa jarri ditugu abian, eta horiek izango ditut hain justu hizpide gaurko saioan», adierazi du Natura Ondarearen eta Uhinen Babesa programako arduradunak: «Uhinei lotutako ekonomia, kultura eta alderdi soziala aztertuko ditugu gaur».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide