Bilduk Urola Kostako Udal Elkarteko "lehen indarra" izan nahi du

Urola Kostako Hitza 2011ko maiatzaren 10a

"Bilduren hautagaitzekin Gipuzkoara aldaketa politikoa ekartzen ari gara, eta aldaketa hori Urola Kostako Udal Elkarteetara ere elkarri nahi dugu", adierazi zuen Bilduk atzo Urola Kosta mailan egin zuen agerraldian. Bilduren ustez, Urola Kostako Udal Elkartea "gotorleku" bihurtu da, besteak beste, "egindako txapuzak ezkutatzeko erabiltzen duten atzeko gela" delako. Urola Kostako Udal Elkartea herritarrentzako "ezezaguna" da Bilduren ustez, eta bertako zeregina erakusteko "inolako interesik" ez dutela nabarmendu dute. Hori hala, Bilduk Urola Kostako Udal Elkarteko "lehen indarra" izatea nahi du. Taldeak hainbat aldaketa proposatzen ditu Udal Elkartean; besteak beste, "herritarrek parte hartze eta ezagutza zuzena" izan dezaten estatutuak aldatzeko asmoa dute. Halaber, langabeziari aurre egiteko asmoz hainbat neurri hartuko dituztela aurreratu dute; besteak beste, "enpresa txikien lehiakortasuna areagotzea" eta "ekonomia sustatzeko programa eraginkorrak" egitea dute helburu. Hondakinen inguruan ere erraustegiaren aurka azaldu da talde: "Udal Elkartearen helburua jasangarritasunak izan behar du, erraustegirik behar ez izateko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide