Milaka lagun bildu ziren larunbatean Zarautzen, Kortazarren jarritako karpan, Udaberri Festeko kontzertuak entzuteko. Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako ekimena 18:00ak aldera hasi zen.
Intro taldeko gaztetxoak izan ziren taula gainean lehenak. Ondoren, Mantisa zarauztarrek euren musikaren indarra erakutsi zuten, eta atzetik Skastik berotu zuen giroa.
Iluntzeko bederatziak aldean Gatiburen txanda izan zen, eta ordu eta erdi inguruko kontzertua eskaini zuen. Ikusleek gogotik abestu zituzten Berri Txarrak nafarren kantak. Ordubatean hasi zuten emanaldia Esne Beltzakoek, eta dantzan jarri zituzten karpan bildutakoak.
Aurreratu bezala, goizaldeko hirurak laurden gutxitan amaitu zen ekimena, puntual.