Carlos Garaikoetxeak hitzaldia eskainiko du bihar

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 5a

Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiak Euskal Herria pasado, presente y futuro: de la resignación a la esperanza hitzaldia eskainiko du Zarautzen. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Antoniano aretoan.

Zarauzko Bilduk antolatu du ekitaldia. Eta horrez ga...

Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiak Euskal Herria pasado, presente y futuro: de la resignación a la esperanza hitzaldia eskainiko du Zarautzen. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Antoniano aretoan.

Zarauzko Bilduk antolatu du ekitaldia. Eta horrez gain, ondorengoa jakinarazi du: Gaur arratsaldean Bilbon egitekoak diren manifestazio nazionalera joateko autobusa antolatu dute. 19:00etan aterako da, Eguzki paretik. Zarauztik joateko autobusa antolatu dugu. Izenak Eguzki eta Txiki-Politen eman daitezke.

Bestalde,  etzi, eta atzoko elkarretaratzeari segida emanez, bilkura informatiboa egingo dute Zarauzko zerrendakideek eguerdiko 12:00etan, Lege Zaharren Enparantzan. Gaur gauean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Bilduren zerrendak baliogabetzeko erabakia berretsiko balu, bilkuraren ordez mobilizazioa izango dela argitu dute, dena den. Osteratzean, kanpainari hasiera emango diotela jakinarazi dute koalizioko kideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide