Beteranoen X. ibilaldia izango da igandean

Zarauzko Hitza 2011ko maiatzaren 5a

Pagoeta Mendizale Elkarteak Zarauzko Beteranoen X. Ibilaldia antolatu du iganderako. Aurten Aralarrera joko dute. Lizarrusti mendatetik barrena ibiliko dira, eta ibilaldia Larraitzen amaituko dute. Lau ordu iraungo du. Gerora, Amezketako jatetxe bat...

Pagoeta Mendizale Elkarteak Zarauzko Beteranoen X. Ibilaldia antolatu du iganderako. Aurten Aralarrera joko dute. Lizarrusti mendatetik barrena ibiliko dira, eta ibilaldia Larraitzen amaituko dute. Lau ordu iraungo du. Gerora, Amezketako jatetxe batean izango dute bazkaria, 22 euroren truke. Interesa duenak bihar baino lehenago eman beharko du izena Mendizabal kinkila dendan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide