Bilduren zerrendak baliogabetu izana salatzeko elkarretaratzea deitu dute bihar arratsalderako

Zarauzko Hitza 2011ko mai. 2a, 12:25

Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez! lelopean elkarretaratzeak deitu dituzte. Bihar izango dira protestak Bilduren zerrenda guztiak baliogabetu dituztela salatzeko. Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren kontra jarri dituzte hitzorduak eskualdean ere. Hala,  Zarautzen 19:30ean izango da bilkura udaletxe aurrean. Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin ditu Bilduren zerrenda guztiak, eta alderdi sortu berriaren Zarauzko ordezkariek gaitzetsi egin dute erabakia. Duela egun batzuk aurkeztu zuten taldea, prentsaurrekoan, zera adieraziz:  “Gaur eta hemen jende multzo bat Bildu gara. Gutariko bakoitza adin, auzo, kultura politiko eta ideologia ezberdinekoa da, baina denok dugu abiapuntu eta helburu bera. Geure ezberdintasunak gainditu eta batzen gaituenetik egin nahi dugu politika Zarautzen. Horretarako, ilusioa eta borondatea geure bitarteko nagusi gisara hartuz hautagaitza anitz eta ezberdina egin  dugu”. Unearen egokitasuna nabarmendu zuten: “Gaur inoiz ez bezalako ilusioa sortu da gure herrian bakegintzaren gainean. Uste dugu konponbidea topatzeko garaia dela, behar den moduan, elkarrizketaren bidez, denon arteko adostasunez aurrera egiteko”. Udala lan tresna izango dutela esan dute, eta udal funtzionamenduan parte hartu ez arren, Zarauzko Udalak egindako lana “zorrotz” jarraitu dutela nabarmendu: “Tradizio politikorik ez dugu, baina horregatik ez gara ezgauza: inork baino borondate eta gogo handiagoa dugu lanerako eta talde oso ona osatzen dugu Bilduren zerrendetan goazenok”. Epaileen bozketa 9-6 geratu [...]

Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez! lelopean elkarretaratzeak deitu dituzte. Bihar izango dira protestak Bilduren zerrenda guztiak baliogabetu dituztela salatzeko. Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren kontra jarri dituzte hitzorduak eskualdean ere. Hala,  Zarautzen 19:30ean izango da bilkura udaletxe aurrean.

Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin ditu Bilduren zerrenda guztiak, eta alderdi sortu berriaren Zarauzko ordezkariek gaitzetsi egin dute erabakia.

Duela egun batzuk aurkeztu zuten taldea, prentsaurrekoan, zera adieraziz:  “Gaur eta hemen jende multzo bat Bildu gara. Gutariko bakoitza adin, auzo, kultura politiko eta ideologia ezberdinekoa da, baina denok dugu abiapuntu eta helburu bera. Geure ezberdintasunak gainditu eta batzen gaituenetik egin nahi dugu politika Zarautzen. Horretarako, ilusioa eta borondatea geure bitarteko nagusi gisara hartuz hautagaitza anitz eta ezberdina egin  dugu”.

Unearen egokitasuna nabarmendu zuten: “Gaur inoiz ez bezalako ilusioa sortu da gure herrian bakegintzaren gainean. Uste dugu konponbidea topatzeko garaia dela, behar den moduan, elkarrizketaren bidez, denon arteko adostasunez aurrera egiteko”.

Udala lan tresna izango dutela esan dute, eta udal funtzionamenduan parte hartu ez arren, Zarauzko Udalak egindako lana “zorrotz” jarraitu dutela nabarmendu: “Tradizio politikorik ez dugu, baina horregatik ez gara ezgauza: inork baino borondate eta gogo handiagoa dugu lanerako eta talde oso ona osatzen dugu Bilduren zerrendetan goazenok”.

Epaileen bozketa 9-6 geratu da. Gehiengoaren ustez, Batasunak zuzendu eta kontrolatu du Bildu. “Polo subiranista sortzeko ideia EArena da”, esan dute aldeko sei epaileek, eta Gorenaren erabakiari “konstituzionalki eta legalki ezin zaio eutsi”. Bilduk iragarri du Auzitegi Konstituzionalera joko duela; bi egun ditu helegitea aurkezteko eta Konstituzionalak ostegun gauerdirako hartuko du.

EAKo buru Pello Urizarrek “iruzurtzat” jo du gertatutakoa. Konstituzionalera joko dutela berretsi du Bilduk, eta, behar izanez gero Europara, hauteskundeak baliogabetzeko eskatzeko.

Hona hemen Zarauzko Bildu osatzen duten hautagaiak:

1. Juan Luis Illarramendi Roteta

2. Eider Illarramendi Azkue

3. Jabier Etxaburu Elu

4. Karmele Alberdi Linazasoro

5. Iñaki Eizagirre Eizagirre

6. Alizia Osa Otxandorena

7. Mikel Goenaga Guria

8. Ane Eizmendi Alberdi

9. Gari Berasaluze Ostolaza

10. Ibai Etxabe Roman

11. Gurutze Ostolaza Amilibia

12. Antonio Eizmendi Aristi

13. Ekai Tolosa Sarasola

14. Teresa Aldai Eizagirre

15. Eneritz Garmendia Iturria

16. Eneko Alberdi Gisasola

17. Mikel Troitiño Berasategi

18. Maritxu Uria Eizagirre

19. Conchi Mendez Aranzeta

20. Hodei Iruretagoiena Albizu

21. Asier Aldalur Zulaika

Ordezkoak:

22. Milagros Unanue Gastesi

23. Iñaki Irure Gorostegi

24. Benito Beitia Goenaga

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide