Sabel dantza erakustaldia, gaur, Gaztelekuan

Zarauzko Hitza 2011ko apirilaren 9a

Shamaliats Belly Dance taldeak sabel dantza erakustaldia eskainiko du gaur, 18:00etatik aurrera, Gaztelekuan. Andrea Descalzok, Sandra Martinek, Lide Alberdik, Garazi Ibiriagak, Jaione Royok, Maider Solaberrietak, eta Myrian Gomezek osatzen dute seikot...

Shamaliats Belly Dance taldeak sabel dantza erakustaldia eskainiko du gaur, 18:00etatik aurrera, Gaztelekuan. Andrea Descalzok, Sandra Martinek, Lide Alberdik, Garazi Ibiriagak, Jaione Royok, Maider Solaberrietak, eta Myrian Gomezek osatzen dute seikotea. Ouarda irakasle eta koregrafoak gidatuta, herrialde arabiarretako erritmora dantzatuko dute, koreografia deigarriak osatuz.

Ordubeteko ikuskizunaren ostean, gozo arabiarrak eta tea banatuko dituzte. Sarrera sei euro kostako da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide