Zarauzko Udalak Euskal Pizkunde garaiko kide Basarri, Landaburu eta Lizardi omenduko ditu bihar. Hiru zarauztarrek, beste hainbat kultur munduko pertsonaiekin batera, errepublika garaian euskara eta euskararen alor kulturala sustatze aldera egindako lana aitortzearren, bi eserleku ezarri dituzte Torre Luzeako parkean. Anjel Lertxundi Anduk idazleon omenez olerkiak egin ditu, eta eserlekuetan ageri dira idatzirik. Testuan, Euskal Pizkundea «euskararen inguruko kultur mugimendu biziena eta eraginkorrena» izan zela dio idazle zarauztarrak. Ekitaldia 12:15 inguruan egingo dute. amaia ventas