Uraren garrantzia, taulara

Zarauzko Hitza 2011ko martxoaren 18a

Asteartean Uraren Nazioarteko Eguna dela-eta, Zarauzko Udaleko Agenda 21 sailak antolatuta, Antartikako lorea antzezlana izango da ikusgai, Lizardi antzokian. Zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzenduriko obra izango da, eta bi saiotan esk...

Asteartean Uraren Nazioarteko Eguna dela-eta, Zarauzko Udaleko Agenda 21 sailak antolatuta, Antartikako lorea antzezlana izango da ikusgai, Lizardi antzokian. Zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzenduriko obra izango da, eta bi saiotan eskainiko dute, goizez 11:00etan eta arratsaldean 15:15ak aldera. ERRE produkzioen eskutik, haurrak uraren garrantziaren inguruan sentsibilizatzea izango da ekimenaren helburua. Umorea eta zientzia fikzioa uztartuko ditu antzezlanak. Sarrera doakoa izango da, baina bi bere ekarpena egin dezake. Jasotako dirua Hegolani bideratuko diote, Ekuadorreko herrixka batean ur-putzua eraiki dezaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide