Laguntza teknikoen zentroa zabalduko dute aurten Zarautzen

Zarauzko Hitza 2011ko mar. 4a, 12:00

Laguntza teknikoen eta balorazioko zentroaren lanak aurki hasiko direla jakinarazi zuen Gizarte Politikako foru diputatu Maite Etxanizek, atzo egindako agerraldian. «Adineko edota ezintasunen bat duten zarauztarrek zein eskualdeko herritarrek aurrerantzean balorazioak herrian bertan egin ahal izango dituzte, Donostiara joan beharrean», adierazi zuen. Aipatu zentroa Salbide auzoan kokatuko dute, Dia alboan, Udalak utzitako lokaletan. Etxaniz Urola Kostako Adinekoen Kontseiluarekin bildu zen atzo, Zarauzko Etxezabala eraikinean. Bilkuraren helburua eskualdeko kontseiluak Gipuzkoakoakoan nola parte hartuko duen eztabaidatzea zen, eta haren antolaketa egokia bultzatzea. «Batetik, nagusiak eskualdeko kontseiluan nola antolatuko diren aztertu dugu, gerora eredua herrialdeko kontseiluetara bideratzeko». Era berean, eskualdean duten egoera izan zuten hizpide atzoko bileran: «Datuen arabera, Urola Kosta da Gipuzkoan gizarte zerbitzuez ondoen hornitutako eskualdea». Bilerari dagokionez, «oso ongi» joan zela azaldu zuen Etxanizek: «Jende ugari etorri da eskualde guztitik, eta orain eztabaida bizian daude antolaketa modu hori nola konponduko duten adosteko helburuarekin». Bestalde, arlo soziosanitarioaren inguruan jardun zuten foru diputatuek eta adineko pertsonek: «Erronka gisa planteatu dugu gaia. Dependentziaren inguruan arlo soziosanitarioan egon daitezkeen aukerak aztertu ditugu, baita gaiaren inguruan egiten ari garen lana ere». Era berean, Gipuzkoan zein eskualdean gizarte zerbitzuen kobertura maila jorratu zutela gaineratu zuen Gizarte Politikako foru diputatuak. «Kobertura maila egokia dagoela ondorioztatu dugu, egoitza, [...]

Laguntza teknikoen eta balorazioko zentroaren lanak aurki hasiko direla jakinarazi zuen Gizarte Politikako foru diputatu Maite Etxanizek, atzo egindako agerraldian. «Adineko edota ezintasunen bat duten zarauztarrek zein eskualdeko herritarrek aurrerantzean balorazioak herrian bertan egin ahal izango dituzte, Donostiara joan beharrean», adierazi zuen. Aipatu zentroa Salbide auzoan kokatuko dute, Dia alboan, Udalak utzitako lokaletan.
Etxaniz Urola Kostako Adinekoen Kontseiluarekin bildu zen atzo, Zarauzko Etxezabala eraikinean. Bilkuraren helburua eskualdeko kontseiluak Gipuzkoakoakoan nola parte hartuko duen eztabaidatzea zen, eta haren antolaketa egokia bultzatzea. «Batetik, nagusiak eskualdeko kontseiluan nola antolatuko diren aztertu dugu, gerora eredua herrialdeko kontseiluetara bideratzeko».
Era berean, eskualdean duten egoera izan zuten hizpide atzoko bileran: «Datuen arabera, Urola Kosta da Gipuzkoan gizarte zerbitzuez ondoen hornitutako eskualdea». Bilerari dagokionez, «oso ongi» joan zela azaldu zuen Etxanizek: «Jende ugari etorri da eskualde guztitik, eta orain eztabaida bizian daude antolaketa modu hori nola konponduko duten adosteko helburuarekin».

Bestalde, arlo soziosanitarioaren inguruan jardun zuten foru diputatuek eta adineko pertsonek: «Erronka gisa planteatu dugu gaia. Dependentziaren inguruan arlo soziosanitarioan egon daitezkeen aukerak aztertu ditugu, baita gaiaren inguruan egiten ari garen lana ere».
Era berean, Gipuzkoan zein eskualdean gizarte zerbitzuen kobertura maila jorratu zutela gaineratu zuen Gizarte Politikako foru diputatuak. «Kobertura maila egokia dagoela ondorioztatu dugu, egoitza, eguneko zentro, laguntza tekniko ugari dago Urola Kostan, besteak beste ».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide