Aiatik Zarautzera joan etorriak egiteko autobus zerbitzuak jarri dituzte bihar gauerako

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 4a

Inauteriak direla-eta, Aiatik Zarautzera autobus zerbitzu berezia prestatu dute bihar gauerako. Aian, 23:00etan, 00:00etan, 02:30ean, 03:35ean eta 05:00etan irtengo dira autobusak, eta lehenengo bi irteerak Oriotik ere pasatuko dira, Zarautzera bidean. Halaber, Zarautzetik Aiara joateko aubotusak ere jarri dituzte. 23:40ean irtengo da lehenengo autobusa. Ondoren, 00:40ean, 03:00etan, 04:00etan eta 05:30ean irtengo direnak Oriotik ere pasatuko dira. Bestalde, Oriori dagokionez, autobusa ez da herri barrura sartuko, eta Aia-Orioko tren geltokian egingo du geldiunea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide